Barañaingo 5 gazte Erraustegiaren aurkako martxan
Iraultza Txikien Akanpada (ITA) burutu zen joan den asteburuan Zubietan (Gipuzkoa), Lurralde Askea kolektiboak deituta. Asteburu osoko plana, eraikitzen hasi duten Erraustegira martxarekin amaitu zuten eta esperientzia kontatu digute.

Bertan “Herri mugimenduen eta instituzioen arteko harremanak” , “ Zergatik egiten dugu gizonok eraso?”, “ Elkarrekin konspiratuz,Piztu ditzagun etxeak eta kaleak” edota “ Jendarte likidoa, militantzia likidoak?” bezalako hitzaldi/eztabaida/mahai-inguru interesgarrietan parte hartzeko aukera izan genuen. Baita kontzertu ederrak gozatzeko ere.
Familia giro jatorrean joan zen EH osoko jendea bildutako topaketa. Gosari, bazkari eta afariak prestatzeko eta lapikoak garbitzeko txandak denon artean betetzeaz arduratzen ziren, mikroa eskutan, gazte salsera bi.
Akanpada amaitzeko eta Gipuzkoa Zutik-ek deituta Erraustegia gelditu zutenei aitortza ekitaldia burutu zen Erraustegirako martxa abiatu aurretik.
Izan ere, Gipuzkoako Diputazioak (EAJ/PNV-PSE) proiektua berriz ere martxan jarri eta gaur egun eraikitze lanetan ari da. Aurreko Diputazioak proposatutako alternatibei muzin egin (Atez Ate) eta erraustegia eraikitzea erabaki dute oraingo agintariek. Gutxi axola zaie jendartearen kontrakotasunak. Europan erraustegiak ixten ari diren bitartean eta minbizi kasuak areagotzen dituela dioten txostenei bizkarra emanda aurrera jo dute. Jendarte osoa 35 urtetarako zorpetuz gainera.
Arratsaldeko 16ean ehunka lagun buzo txuriak eta maskarillak jantzita erraustegiko bidea hartu genuen “ Ustelak lurpera, bizitza da handiena” eta “ Amalurra defenda dezagun” bezalakoak oihukatuz. Erraustegi inguruan hamarnaka ertzain genituen zain bidea mozteko asmoz. Momentu batean ertzainak kolpeka hasi ziren hainbat ekintzaile zaurituz.
Kapitalismoaren oldarra gogorra da azkenaldian. Amalurraren aurkako gerrak ez du etenik Euskal Herrian. Nafarroan “aldaketa”ren gobernuak Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obrak berrabiatu ditu, Baztanen Aroztegia proiektuarekin tematu da eta Zangotzako biztanleek itotzeko arriskuan jarraitzen dute Esako interesen azpian.
Erraustegiaren aurkako martxan ibilitako bostok argi dugu: Lurra da etorkizuna!!
Horregatik ondoko deialdietan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dugu:
- Irailaren 29an Larunbatarekin, hainbat kolektibok deituta AHTren obretara martxa. 11etan Marzillan. Iruñetik joateko hitzordua: Goizeko 9ean Tren geltokian. Itzulerako trena 14:30ean.
- Urriaren 13 eta 14an, Aman Komunak kolektiboak deituta akanpada Larrun mendian. Larrun 2020 proiektua salatzeko ekimena izanen da. Aipatu mendian 2 tren gehiago, aparkalekuak...azken finean turismo masiboa sustatu nahi duen proiektua salatzeko akanpada.
Itzulpena > Traducción
5 jóvenes de Barañain participaron en la marcha contra la incineradora de Zubieta
El fin de semana pasado se celebró en Zubieta(Gipuzkoa) la Iraultza Txikien Akanpada o "acampada de las Pequeñas Revoluciones" organizado por el colectivo Lurralde Askea (Territorio Libre).Tras un fin de semana de debates, charlas y mesas redondas las jornadas finalizaron con una marcha a la incineradora en costrucción junto al pueblo.