AHTren aurkako pedalkadak Barañainen, bizikleta martxa desobeditzailean

Zortzi egunetako bizi martxa honetan, AHTa salatzeaz gain hamaika ekimen antolatu dituzte Castejon eta Gasteiz bitartean eginen dituzten geldialdietan

Bizikleta martxa Barañaingo erdiko etorbidean (Argazkia: Apala)

Hamarnaka lagun batu dira gaur uztailak 28 Abiadura Handiko Trenaren aurkako III. Bizikleta Martxa Desobeditzailean Barañaindik igaro denean. Uztailaren 25ean Castejonen hasi eta abuztuaren 2an Gasteizen amaituko da Mugituk antolatutako martxa aldarrikatzaile hau. Giro politan eta aldarrikapenez beterik, goizeko 10:00etan iritsi dira txirrindulariak Barañainera eta hamaiketako egin ostean Uharterantz abiatu dira. Ondoren Mendebaldea, Donibane, Zabalgunea, Alde Zaharra eta Burlata zeharkatuko dute, Uharteko ibaian bainua hartu eta bazkalduko dutelarik. Arratsaldeko 17:00etan abiatuko dira berriz eta 19:00etan Arazuriko Udal igerilekuetan bainua hartuko dute. 20:00etan afaldu aurretik, goi tentsioaren proiektuari buruzko hitzaldia egonen da “Auto-pista elektrikorik ez” plataformaren eskutik.

Ondorengo egunetan, "Merkatu alternatiboa ala alternatiba merkatuari" goiburua duen mahai ingurua, Olaztiko errauskailuaren inguruko solasaldia, D’ Capricho, Cubako abeslarien emanaldia, Zigoitiko jaiak, omenaldiak eta Errekaleor proiektuaren inguruko bisita gidatua. Martxaren inguruko informazio guztia Mugituko web orrialdean dago.

Aldarrikapenez betetako pedalkadak

AHTren aurkako Mugitu! desobedientzia mugimenduak, hirugarren Bizikleta-Martxa Desobeditzailea antolatu du, aurtengoan Nafarroan eta Araban barrena. “Lurraren alde bizi-bizi” 8 eguneko ibil-bidean murgildu dira Nafarroako Erribera, Tafalla, Iruñerria, Ollaran, Sakana, Arabako lautada eta Zigoitia zeharkatuz, Gasteizen abuztuaren 2ean amaitzeko. Lurraren aldeko borroketan eta jendarte eredua eraldatzeko ekimenetan dabiltzan pertsona zein kolektiboekin elkartzeko eta esperientziak trukatzeko aukera emanten ari du bizikleta martxak.

Mugitu!ren esanetan, "AHTren zentzugabekeriazko egitasmoak, lurraren suntsiketa, desberdinkeria soziala eta egun beharrezkoak diren premia ekonomikoen xahuketa ekarriko ditu". Abiadura Handiko Trenaren egitasmoa-rekin batera, Gas Fracking-a, Erraustegiak, Autopista elektrikoak lurrari erasotzen diotela ere salatzen du Mugitu!k. Proiektu hauek, lurra suntsitzen duen eta dirua bizitza sozialaren erdigunean jartzen duen egungo eredu kapitalista eta jasanezinaren isla direla dio mugimenduak. AHTren erokeria gelditu ezean, ezbehar ekologikoa are handiagoa eta galera ekonomikoak zein ondorio sozialak are sakonagoak izango direla ondorioztatu dute igorritako nota batean. Horren aurrean, borrokatu eta eraldaketarako bidea desobedientzia aldarrikatu du Mugitu!k.
 

Itzulpena > Traducción

Llega a Barañain la 3ª marcha de bicis contra el Tren de Alta Velocidad

Decenas de personas se han dado cita hoy 28 de julio en la 3ª Marcha de Bicis Desobediente contra el Tren de Alta Velocidad, a su paso por Barañain. Esta marcha organizada por Mugitu! comenzó el pasado 25 de julio en Castejón y finalizará el 2 de agosto en Vitoria-Gasteiz. Con buen ambiente cargado de revindicación han llegado a Barañain dando pedaladas y tras el almuerzo de rigor han partido hacia Huarte. A las 19:00 se darán un baño en las piscinas municipales de Arazuri y a las 20:00 han organizado una charla sobre la Autopista eléctrica.

Para los próximos días han organizado diferentes actividades como una mesa redonda bajo el título de "Mercado alternativo o alternativa al mercado", una charla sobre la incineradora de Olazagutía, concierto con el cubano D' Capricho, fiestas de Zigoitia, homenajes y visita guíada en Errekaleor. Más información en la página de Mugitu!.

Pedaladas revindicativas

El movimiento contra el Tren de Alta Velocidad Mugitu!, denuncia que el TAV conlleva la destrucción de la tierra, el aumento de la desigualdad social y el despilfarro de una gran cantidad de recursos imprescindibles para afrontar necesidades cada día más acuciantes. Cuestionan además otros proyectos como el Gas Fracking, las Incineradoras o las Autopistas eléctricas que según ellos agreden la tierra. Añaden que "estos proyectos son reflejo del modelo actual capitalista e insostenible que pone en el centro de la vida social el dinero". Ante ello aseguran que lucharán considerando la desobediencia como un importante instrumento para el cambio social.

 

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic