AHTren aurkako ekintza batean parte hartzeagatik epaitu dituzten lagunekin elkartasuna

Elkarrateratzeak egin ziren atzo Donostian, Iruñean eta Barañainen.

Barañaingo elkarretaratzea Udal Plazan (Argazkia: Plazaberri)

Barañaingo bi lagun, Juanito Juaniz eta Fermin Lezaun, beste bost lagunekin batera epaitu zituzten atzo, hilaren 29an, Donostian, AHTren aurkako leloak eta kartelak atera eta Iñigo Urkullu lehendakariak Kursaalen ematen ari zuen diskurtsoa eteteagatik. Ertzaintzak salaketa jarri zuen eta desordena publikoengatik epaitzen zituzten baina epaiketan lekuko den Ertzaintza batek adierazi duenez, ekintzaileen partetik ez zen inongo indarkeriarik egon eta beren jarrera «momentu guztietan zuzena» izan zela adierazi du.

Hala ere Fiskaltzak 24 egunez 8 euroko isuna ordaintzea eskatzen die bi barañaindarrei eta besteei ere 8, 5 eta 3 euroko isunak eskatzen diete. Bi Barañaindarrek inongo isunik ordainduko ez dutela adierazi dute.

Epaitutakoei elkartasuna adierazteko elkarreteratzeak egin ziren atzo Donostian -non parodia bat ere egin zen-, Iruñean eta Barañainen. Iruñean Sasoiak elkarteak deitzen zuen eguerdian protestara, epaitu duten lagunetako bat elkarteko kide baita. Barañainen arratsaldeko 7etan Udal Plazan elkartu ziren hainbat lagun epaitutakoei elkartasuna adierazteko eta AHTren aurka azaltzeko.

Itzulpena > Traducción

Concentración en solidaridad con los juzgados por una acción contra el TAV

Ayer, día 29, se celebró en Donostia el juicio contra los siete activistas contrarios al TAV, dos de ellos de Barañain, que interrumpieron un discurso del lehendakari Iñigo Urkullu en el Kursaal con gritos y carteles contra el TAV. A pesar de que la denuncia la puso la Ertzaintza y que se les acusa de desordenes públicos, en el juicio uno de los agentes ha afirmado que «la actuación de los activistas fue en todo momento correcta», según informan los acusados, y que «no hubo ningún tipo de violencia» por parte de los activistas.

A pesar de ello la Fiscalía pide 24 días de arresto para las siete personas, con multas de 8, 5 y 3 euros diarios. Para los dos berinianenses, Juanito Juaniz y Fermin Lezaun solicita 8 euros. Los acusados se han negado a pagar ninguna multa.

Para solidarizarse con ellos y manifestarse contra el TAV ayer se realizaron concentraciones en Donostia, Pamplona y Barañain.

Diseño y desarrollo Tantatic