2020-01-24 Kultura · Cultura

Bardoak jomugan, bertso simulakroa Haizea elkartean

2019ko Bertso Eguna Barañainen

Barañaingo Bertso Eskolak hiru talde aurkeztu ditu Bardoak ekimenera; Nafarroako herri ezberdinetako bertso taldeen lehiaketa da. Barañain da lehiaketara talde gehien aurkezten dituen herria, hirurekin: Bertsopiztiak, Hego Haizea, eta Ipar Haizea.

Urtarrilaren 31an hasiko da lehiaketa, eta, horretara begira, Barañaingo hiru talde parte hartzaileek prestakuntza saio bat antolatu dute ostiral honetan, urtarrilaren 24an, Haizea elkartean. Presiorik gabe entrenatu ez ezik, Barañaingo Bertso Eskolak gozatzeko eta ongi pasatzeko saio bat sortu nahi du ostiralekoan.

Bardoen lehiaketako bi saio egingo dira otsailean Barañainen: otsailaren 7an, Barañaingo Gaztetxean; eta otsailaren 9an, Akelamendi elkartean.

Diseño y desarrollo Tantatic