Bardoak ekimeneko bi bertso saio ospatu dira asteburu honetan Barañainen

Barañaingo bi taldek parte hartu zuten, Patioko Banda eta Barañetak

Argazkiak: Agustín Peña.

Larunbatean Barañaingo gaztetxean bertako “Patioko banda” eta Berako “Ibardin: hiru ta lau dira zazpi” taldeak aritu ziren aurrez aurre. 70 lagunek lokala beteta, gazteen bilgune izan zen gaztetxea, bai kantuan bai eta publiko artean ere.

Herriko gazteen bertso eskolako kideek publiko aurrean lehen aldiz kantatzeko aukera izan zuten eta giro ederrean, azkenean talde bisitariarentzat izan zen puntu irabazlea. Aurretik beste saio bat irabazita, bigarren faserako txartela lortu zuten beratarrek.

Asteburuko azken saioa igandean jokatu zen, Barañaingo Haizea elkartean, bertako “Barañetak” eta Sakanako “Sakana Zart” taldeen artean. 40 bertsozale inguru bilduta, talde bisitaria gailendu zen.

Itzulpena > Traducción

Bardoak 2018

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic