Lau saio eta berrehundik gora entzule Bardoetako lehen asteburuan

2018-02-07

Barañaingo ‘Barakinak’ taldeak lehen puntua eskuratu du asteburu honetan, eta bigarren faserako bidean dago. Beran, Iruñean, Leitzan eta Barañainen izan dira saioak.

Giro ederrean abiatu da 2018ko Bardoak, Nafarroako taldekako bertso egitasmoa. Barañainen jokatu zen asteburuko azken saioa, igandean. Herriko ‘Barakinak’ eta Piriniotako ‘Pirini Bardo’ taldeak izan ziren parez pare.

Akelamendi tabernan izan zen saioa, eta lepo bete zen aretoa bertsolarien jarduna jarraitzeko. Etxeko taldea izan zen nagusi.  

Argazkia: Nafarroako Bertsozale Elkartea.
Diseño y desarrollo Tantatic