
Mikel Lazkoz
Hau da Plazaberriko Friki-Txokoa. Asmoa, ni bezalako nortasun multipledun friki bati gozarazi didaten liburu, pelikula, komiki etabarrekoak (ezingo dugu ekidin seguraski musika ere azaltzea nonbaitetik) zuei helaraztea izango da, zuek ere gozatu ahalko dituzuelakoan.
Aurrekoak · Anteriores
2023-03-13
Comentarios
Aurreko frikitxokotik ez gara asko urrunduko, ez denboran eta ez espazioan zeren gaur dakargun eleberria estatu batuetan dago kokatuta eta hemeretzigarren mendearen bigarren erdian ere baina ekialdera mugituko gara basamortuak kotoi soroengatik aldatuz. Colson Whitehead-en eleberri honek 2016ko...
2023-01-31
Comentarios
25. Frikitxokoa!! Erraz esaten da. Oraingoan, denboraldi honen hasierako bi gomendioen tartean kokatuko garela esan dezakegu, errealismotik gertu, gaurko eleberriak zenbait pertsonai historikoren gorabeherak aipatzen baititu baina bere ukitu fantastikoa ere izango du, txikia, baina ez eskasa...
2022-12-15
Comentarios
Frikitxokoaren denboraldi honetan ere frikismo militantea eta kuñadismo mainstream-aren arku zabal horretan balantzaka ibiliko gara. Gaurkoan ekartzen duguna bi mutur horietatik urrun dago eta nahiz eta aita santuak berak gomendatu duen liburu bat den, pena da jende gehiagok ez irakurri izana, hain...
2022-11-09
Comentarios
Ieeepa!! Hemen gaude berriro ere, behar baino denbora gehiago eta gero gutixi paregabeak gomendatzen. Azkeneko frikitxokotik munduak hainbat bira oker eman dituen honetan, hemen duzue burua pixka bat haizeztatzeko aukera ederra. Hardcore jarriko gara oraingoan eta mundu fantastiko/steam- punk...
2021-05-10
Comentarios
Almudena Grandes idazle madrildarrak , literatur proiektu itzela hasi zuen istorio honekin. Benito Perez Galdos-en “Episodios Nacionales” eleberri bilduma ezagunaren izena eta asmoa hartuta “Episodios de una guerra interminable” deituriko 6 eleberrien sortaren lehenengoa dugu hau. Izenak dioen...
- 1 de 6
- ››