Mikel Lazkoz

Hau da Plazaberriko Friki-Txokoa. Asmoa, ni bezalako nortasun multipledun friki bati gozarazi didaten liburu, pelikula, komiki etabarrekoak (ezingo dugu ekidin seguraski musika ere azaltzea nonbaitetik) zuei helaraztea izango da, zuek ere gozatu ahalko dituzuelakoan.

2023-03-13

Frikitxoko XXVI – Underground railroad

Aurreko frikitxokotik ez gara asko urrunduko, ez denboran eta ez espazioan zeren gaur dakargun eleberria estatu batuetan dago kokatuta  eta hemeretzigarren mendearen bigarren erdian ere baina ekialdera mugituko gara basamortuak kotoi soroengatik aldatuz. Colson Whitehead-en eleberri honek 2016ko estatu batuetako sari garrantzitsuenetako batzuk irabazi zituen . Liburuak Cora esklabuaren istorioa kontatzen du eta bere odisea esklabutzatik ihes egiten saiatzen. Garai horretan zenbait estatuetan esklabutza legezkoa zen eta beste batzuetan ez eta  sinestezina dirudi muga bat gurutzatzeak suposa zezakeen .berebiziko aldaketa. Liburuak modu arin eta gordinean kontatzen ditu miseria gorrian bizitzera behartuta zeuden giza talde horien artean sortzen ziren erlazioak, bere baldintza miserableengatik guztik gaiztotuak, baita nola zuriek modu naturalean onartzen zuten beste pertsona horiek animaliak baino okerragoa tratatzea. Baita errazago ulertarazten digu orain dela 200 urte azalaren koloreak suposatzen zuen arrakala izugarri horrek oraindik ere dituen eraginak.

Liburuari izenburua ematen dion lurpeko trenbide hori benetan existitu zen  pertsona sare klandestino bat zen, prest zeudenak bere askatasuna arriskatzeko esklabuak estatu esklabistetatik ateratzeko eta idazleak lizentzia literario bat hartzen du benetako trenbide bihurtuz. 

Telesail bat ere egin zuten iaz eleberria moldatuz baina gehienetan bezala askoz gomendagarriagoa eleberritik hastea. Gomendagarria arrazoi askorengatik baina arrazakeriaren islada okerrenetakoa den esklabotzaren inguruko historia ez hain zaharra ezagutzeko aukera egokia ematen digu liburu honek, gizakiaren alde onari ere azaltzeko zirrikituren bat utziz.

 

Diseño y desarrollo Tantatic