2018-04-23 Kultura · Cultura

Euskal Herriko Eskolarteko finalak ez du barañaindarrik izango

Nafarroako Bertsolari Gazteen Txapelketan izandako 11 parte-hartzaileetatik, 5 barañaindarrak izan ziren. Hamalau eta hemezortzi urte bitarteko bertsolari gaztek hartu zuten parte ostiralean Iruñean jokatuko zen txapelketako 32. edizioan.

Maravillas Gaztetxeko “Paradisu Zinema" aretoan ospatu zen saioa eta ondoren merendua dastatu ahal izan zuten ekitaldira animatu ziren bertsozaleak. Irabaziz gero, Ekainaren 9an Saran jokatuko den Euskal Herriko Eskolartekorako sailkatuko ziren Nafarroako ordezkari gisa. 

Orain dela 4 urte, Mikel Lasartek lortu zuen lehiaketan gailendu eta nafarroako pasea eskuratzea, baina lehia handiko finala ondoren ez zuen txapela janztea lortu. 

Alaitz institutuko ikasle diren Idurre Villanueva, Zuhara Zaratiegi, Amaia Lasheras, Enma Murillo eta Beñat Astiz Bardoen lehiaketan, “Patioko Banda” izeneko taldean parte hartu zuten.

Beste taldekideekin batera, haien esanetan “azterketa artean bertsotan aritzeko biltzen” diren taldea osatu zuten, eta otsailean Barañaingo Gaztetxean ikusi ahal izan genituen humore eta trebetasun handiz kantatzen.

 

Itzulpena > Traducción

Los jóvenes bertsolaris no lograron clasificarse en la final navarra

5 de los 11 participantes eran barañaindarras, pero pese a la ventaja numerica ninguno de ellos logró clasificarse para la gran final de Euskal Herria. 

Los jóvenes que ya participaron en Bardoak, competición por equipos que se realiza en invierno, y formaban parte de "Patioko Banda". 

Se dieron cita en la sala Paradisu (Cine Paraíso) del Gaztetxe de la Parte vieja pamplonica, y con una gran publico joven, los asistentes disfrutaron de un lunch preparado por los anfitriones del local.

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic