2014-06-23 Kultura · Cultura

Mikel Lasarte Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan

Asteburu honetan, ekainaren 21ean, Orion ospatutako finalean parte hartu du.

Finalera iritsitako 11 bertsolariak eta laguntzaileak (Arg.:Bertsozale Elkartea)

Mikel Lasartek, Nafarroako Eskolarteko txapeldunak, parte hartu zuen Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finalean ekainaren 21ean Orion. Hala ere, bertsolari onenaren txapela Maider Arregi oñatiarrak jantzi du eta azpitxapelduna Aitor Servier azkainearra izan da. 11 bertsolarik parte hartu dute txapelketan: bina Bizkaia, Nafarroa, Lapurdi, Araba eta Gipuzkoatik eta bat Zuberoatik.

Mikel Lasarte barañaindarrak eta Lesakako Maddalen Lopezek, Nafarroako azpitxapeldunak, osatu zuen Nafarroako ordezkaritza. Txapelketan 15-18 urte arteko bertsolariek parte hartu dute eta finalistentzako sari nagusia Gabonetan lehenengo aldiz egingo den Bertso Negulekuetako egonaldia izan da. Bertan parte hartzeko aukera izanen dute bertso-eskoletako gazte guztiek.

Itzulpena > Traducción

Mikel Lasarte en la final interescolar de bertsolaritza de Euskal Herria

La final tuvo lugar el pasado sábado 21 de junio en Orio y en ella participaban 11 bertsolaris campeones y subcampeones de los campeonatos provinciales interescolares de 15 a 18 años. La joven bertsolari de Oñati Maider Arregi vistió la txapela que la acredita como la mejor del campeonato, por delante de Aitor Servier de Azkaine que fue subcampeón. En el campeonato participaban en representación navarra el joven berinianense Mikel Lasarte y Maddalen Lopez de Lesaka.

Diseño y desarrollo Tantatic