Barañaingo hiru taldek parte hartuko dute aurtengo Bardoak bertso txapelketan

Otsailaren 2an hasiko da 2018ko Bardoak Beran eta martxoaren 24an bukatuko da Lekunberrin

Argazkia: Nafarroako Bertsozale Elkartea.

2012an sortu zen Bardoak Nafarroako taldekako bertso egitasmoa, herrialdeko bertso-eskolen sarea indartu asmoz. Ordutik, bi urtean behin antolatzen da, auzolana eta talde lana oinarrian jarriz.

Bere xumean, handia da Bardoak 2018. 16 talde eta 113 parte hartzaile izango ditu, eta horietatik 74 izango dira bertsolariak. Beteranoak gazteekin nahasiko dira, eta ibilbide luzekoak hasi berriekin aterako dira plazara. Osotara, 23 saio izango dira.

Horietako hiru saio Barañainen eginen dira, lehena, otsailak 4 Akelamendi tabernan izanen da arratsaldeko 18:00etan. Hurrengo hitzordua otsailak 9 izanen da, Gaztetxean eginen dute arratsaldeko 19:00etan eta azkena, Haizea Elkartean izanen da otsailak 11, arratsaldeko 18:00etan.

Osotara hiru talde egonen dira Barañainen, Barakinak, Patioko Banda eta Barañetak, hauexek izanen dira talde bakoitzeko partaideak.

Barakinak (Barañain)

Bertsolariak: Mintxo Astiz Goñi, Pablo Perez Indurain, Lizar Aleman Sadaba, Ander Baiano Saralegi. 

Aurkezlea: Ion Erro Arbizu.

Antolatzailea: Lorea Luzea Diaz.

Barañetak (Barañain)

Bertsolariak: Jon Arrizibita Perez, Sahats Aleman Sadaba, Iñigo Aranguren Oroz ‘Pika’ eta Iker Mundiñano Galarza. 

Aurkezlea: Maier Baiano Saralegi.

Antolatzailea: Itziar Isasi Balanzategi.

Patioko banda (Barañain)

Bertsolariak: Mikel Lasarte Cia, Ainara Ieregi Aranburu, Sarai Robles Vitas, Enma Murillo San Martin, Ainhoa Sabuki Arenaza, Amaia Lasheras Zapata, Zuhara Zaratiegi Lopez, Idurre Villanueva del Burgo eta Beñat Astiz Isasi. 

Aurkezleak: Idurre Villanueva del Burgo eta Ainhoa Sabuki Arenaza.

Antolatzailea: Sarai Robles Vitas eta Ainara Ieregi Aranburu.

 

 

Itzulpena > Traducción

Tres grupos de Barañain participaran en el campeonato de bertsos Bardoak

Diseño y desarrollo Tantatic