Ostiral honetan eskeiniko da "Gure Memoria / Nuestra Memoria" dokumentala

Aurreko ostegunean aurkeztu zuten prentsaurrekoan Dokumentala, Oihaneder Indakoetxea Barañaingo Udaleko Alkatea, Begoña Baztan Udaleko Kultur Teknikaria eta Itziar Luri, Labrit Ondareko gerentea.

Oihanederrek  Barañaingo historiaren errepaso bat egin zuen eta dokumentalaren funtsa historia berreskuratzea ikusaraziz. 

Barañain udalerria, zabalagoa zen lehen, San Juan de la Cadena izeneko ingurura iristen zelarik. Gaur Nafarroako Ospitalea dena, sortu zenean,  1932an, Barañaingo Ospitalea zen, Barañaingo lutrak haraino iristen ziren alegia. 1960ko hamarkadaren erdian, gero eta biztanle gehiago izaten hasi zen, hastapenetako 50 biztanleko herrixka hura itxuraldatuz.

Nafarroako 3. udalerria da egun biztanle kopuruari dagokionez. Hirigintza hedapen horren lehenengo 112 etxebizitzak 1968. urteko maiatzaren 12an entregatu ziren, Iruña Etorbideko 4. eta 6. zenbakietan kokatutako blokea alegia. 1984. urteko abenduaren 28an bereizi egin zen Zizurko zendeatik, eta orduan izan genuen lehen aldiz Udaletxea.

Dokumentalaren bigarren helburu gisa, 60 eta 70ko hamarkadan etorri ziren biztanle orori errekonozimendua egitea da. Bizitako pasarte horiek berreskuratuz. 

Elkarrizketa moduan jasotako kontakizunak dira gehien bat, nahiz eta argazki eta garaiko bideoak ere jaso izan.

Itziar Luri, Labriteko kide bezala, gaur egungo Barañaingo nortasuna osatzen duten kontakizunak biltzea dela azaldu zuen. 17 herritar elkarrizketatu dituzte denera eta 2 ordura iritsi dira ere zenbait kasuetan. 17 partaideak ondorengoak dira:

  • José Barrero Ixabel Iribarren, Mª Carmen Sesma, Mª Pilar López, Mª Cruz Elorz, Josu Miren Oiz, José Miguel Sanchez Monge, José Javier Cubillas, Amparo Eguaras, Miguel Larrea, Delia Oiz, Roberto Oiz, Felicia Eguaras, Pedro Aranguren, Sagrario Ruiz, Socorro Roitegui y Javier de Miguel.

Dokumental Etnografiko honen bitartez, Barañaingo nortasuna erakutsi nahi izan dute. Eta Udalak eskatuta, Ez-oiko osagai bat gehitu dela aitortu du ere, garaiko biztanleek Udalari eskainitako ikus-entzunezko irudiak. Dokumentala, fikzio modura, ume batzuen bizipenekin hasiko dela aurreratu zigun ere eta gerora elkarrizketekin jarraituko duela.

Ordubete irauten duen dokumentalak elkarrizketa, antzezlan eta irudien bidez historian barrena murgildu eta joan den mendeko 60. hamarkadaraino egiten du atzera.

Labrit Ondareak egindako lana da, Xabi Berraondoren zuzendaritzapean, gure herriko ondarea biltzen eta dokumentatzen ari den lantaldea osatu zuen. Gure ondarea ez galtzea helburu izanik, bizirik den herri baten historia gordez.

Dokumentalaren aurkezpen ekitaldian, hainbat kultur adierazpenez gozatzeko aukera ere izanen dugu, gaur egun Barañaingo kaleei bizia ematen dieten diziplina artistiko anitzen adierazgarri direnak, Konpartsa edo musikari talde ezberdinak kasu.

Nahi duen orok sarrerak Udaletxean izan ditu eskuragarri, goizez zein arratsaldez.

Itzulpena > Traducción

Este viernes verá la luz el Documental sobre Barañain

En el año 2017 iniciaron los trabajos de recopilar el patrimonio cultural inmaterial de Barañain con 17 entrevistas realizadas:

  • José Barrero, Ixabel Iribarren, Mª Carmen Sesma, Mª Pilar López, Mª Cruz Elorz, Josu Miren Oiz, José Miguel Sanchez Monge, José Javier Cubillas, Amparo Eguaras, Miguel Larrea, Delia Oiz, Roberto Oiz, Felicia Eguaras, Pedro Aranguren, Sagrario Ruiz, Socorro Roitegui y Javier de Miguel.

Este material se entregó en un acto que tuvo lugar en el ayuntamiento el pasado 1 de marzo de 2018. Las conversaciones han sido la base, junto a las grabaciones realizadas por José Barrero en la década de los 70 y 80 del documental. Este trabajo es sin duda el trabajo más importante realizado hasta ahora sobre la historia de Barañain.

El próximo viernes 18 de enero, a partir de las 19:00 horas, el Auditorio de Barañain acogerá la presentación del documental “Nuestra memoria”, trabajo audiovisual producido por Labrit Multimedia con el que el Ayuntamiento pretende mostrar la historia viva de nuestro municipio, una recopilación del patrimonio inmaterial de la localidad.

El trabajo de una hora de duración cuenta con una puesta en escena muy cuidada y a través de 17 testimonios acompañados de recreaciones e ilustraciones repasa la historia desde el antiguo núcleo de población que llegó hasta los años 60 del siglo pasado con poco más de cien habitantes, a la actual localidad, una de las más pobladas de Navarra.

El trabajo está producido por Labrit Patrimonio, empresa encargada de recopilar el patrimonio inmaterial de las localidades de Navarra y está dirigido por Xabi Berraondo, conformando un equipo con el objetivo de documentar y salvaguardar la historia viva de nuestro municipio.

El acto de presentación del documental contará además con representaciones artísticas que hoy en día mantienen vivas las calles de Barañáin a través de diversas y ricas disciplinas culturales.

Lotuak · Relacionadas

GURE MEMORIA / NUESTRA MEMORIA
Diseño y desarrollo Tantatic