Oraindik eskuratu daitezke sarrerak igandeko Auditorioko ekitaldirako

Autismoa edo Down sindromea duten haurren aldeko jaialdia ospatuko da.

Duela bi aste aurkeztu zen ekitaldia Anaitasunan (Arg.:A.Peña)

Auditorioak, Bocalan Biak-Bat elkarteak eta Irrien Lagunak antolatutako "Lau zango, milaka irri" jaialdia igandean, hilaren 6an ospatuko da Barañaingo Auditorioan 18:00etatik aurrera. Autismoa edo Down sindromea duten haurrek animaliekin egiten duten terapiari jarraipena emateko antolatu da jaialdi hau. Terapia hau Bocalan Biak-Bat elkarteak burutzen du laguntza txakurren bitartez eta jaialdian lortzen den dirua ANFAS eta ANA elkarteei emanen zaie terapiarekin jarrai dezaten.

Jaialdian Irrien Lagunak-eko piratak parte hartuko dute, Hegoi magoa, Itziar Nazabal artista, Kalean Batu batukada, Nafarroako suhiltzaileak, Osasuna Fundazioa eta hainbat kirolari ezagun, zeintzuk agertokira igoko diren dantzatu eta abestera.

Sarrerak aldez aurretik edo egunean bertan eskuratu daitezke, 9 eta 7 euroren truke eta agertu ezinean lagundu nahi dutenek 0 hilara bat ere izanen dute -kontu korronte bat diruz laguntzeko-.

Larunbatean, kabareta

Egun bat lehenago, hilaren 5ean 22:00ean Limas Morgan bikoteak Auditorioko Kabaret zikloari bukaera emanen dio. Limas Morgan bikotea Alberto Sánchez eta David Mur dira, musikari, komiko eta dantzariak. Hainbat musikaletan parte hartu dute baina oraingoan umore garratzeko ikuskizun bat prestatu dute, dantza eta musika uztartuz. Gogoratzekoa da 20:30etatik aurrera Auditorioko Ambigú kafetegia kabareta bihurtuko dela, musika eta dekorazioarekin eta Reyno Gourmeteko pintxoekin.

Zikloaren balorazioa

Auditorioko eta Tdiferencia taldeko arduradunek zikloaren balorazio positiboa egin dute. «Kabareta Nafarrora ekartzeko irrikitan ginen eta uste dugu asmatu dugula ekarri ditugun artistekin». Tdiferencia-tik gaineratu dutenez, Reyno Gourmeten eta Auditorioko eta Ambiguko langileen laguntzaz «momentu oro egiten saiatu garena ikusleari esperientzia berri bat eskaintzea izan da, ez bakarrik musika edo umorezko ikuskizun bat. Kabareta hori baino gehiago da eta hori da Auditorioara ekarri nahi izan duguna».

Itzulpena > Traducción

Entradas a la venta para el festival benéfico de este domingo

Este domingo, día 6 a partir de las 18:00 se celebra el festival para recaudar fondos para dar continuidad a la terapia con animales que realizan los niños y niñas con autismo o síndrome de Down de las asociaciones ANFAS y ANA. El festival está organizado por el Auditorio, Irrien Lagunak y la asociación Bocalan Biak-Bat y en él participan los piratas de Irrien Lagunak, el mago Hegoi, la artista Itziar Nazabal, la batucada Kalean Batu, Bomberos de Navarra, Fundación Osasuna y un buen número de deportistas navarros que bailarán y cantarán en el escenario.

Las entradas para el espectáculo pueden adquirirse ya en taquilla por 9 y 7 euros. También se ha habilitado una fila 0 para quienes quieran ayudar económicamente en el evento.

Un día antes, el sábado día 5 a las 22:00 el Auditorio se despide del ciclo de Cabaret con la actuación de Limas Morgan, el dúo formado por Alberto Sánchez y David Mur, cantantes, cómicos y bailarines. Como ha sido la norma durante el ciclo, una hora y media antes del espectáculo, a partir de las 20:30 el Ambigú se transformará en cabaret con música, luz ambiente y degustación de productos del Reyno Gourmet. Desde el Auditorio y la productora Tdiferencia han realizado una valoración positiva de este ciclo.

Diseño y desarrollo Tantatic