Euskadunen eskubideak aldarrikatzeko giza katea abenduaren 2an

Herritar talde batek, Barañainen euskaldunen hitzkuntz eskubideen urraketa salatzeko mobilizazioa deitu du.

Hainbat herritarrek egoera salatu zuten urrian. | Argazkia: Ivan Delgado

“Behin eta berriz euskararekiko eta Barañaingo euskaldunekiko NA+k gobernatzen duen udaletxeak izandako mespretxuzko jarrera” salatu nahi dute. Honek, Udalaren euskararen ordenantzarik jaramonik egin ez diola adierazi dute.

 

2021eko Plantilla Organikoan udalak hizkuntza eskakizunik 13 lanpostu utzi izana da honen jatorria. Deitzaileek adierazi dutenez, Plantilla ostazeko Batzorde Teknikoak egindako proposamena ere ez zuten kontuan hartu.

 

Egoera horren aurrean Udalak herritarren iritzia entzun behar duela uste dute, eta Barañainen euskaraz bizi nahi dutela alarrikatu nahi dute.

 

Horregatik abenduaren 2an, arratsaldeko 18.30etan Lagunake eta Udal plaza lotuko dituen gizakatean parte hartzera deitu dute, “gure eskubidea delako EUSKARAZ!” lelopean.

Itzulpena > Traducción

Una cadena humana reivindicará los derechos de las personas euskaldunes de Barañain el 2 de diciembre

Diseño y desarrollo Tantatic