2021-12-06
Jendartea · Sociedad
Dozenaka lagunek omendu dute Karmele Solaguren beste urte batez

Karmele Solagurenen omenezko ekitaldiaren irudia. | Argazkia: Aritz Iriarte
17 urte dira karmele Solaguren Barañaingo bizilagunak dispertsioak eragindako istripu baten ondorioz hil egin zela, Ekain bere semean Madrilera bisitatzera bidaiatzen ari zenean.
Gaurkoan, eguraldiak laguntzen ez zuen arren, bere omenez iruñeko etorbidean ipinitako monumentuan, dozenaka lagun bildu dira Karmele gogoratzeko.
Antolatzaileek Espainiako Gobernuari “sakabanaketak suposatzen duen giza eskubideen urraketa honekin berehala eta behin betiko bukatzea” exijitu diote.
Bizilagunek loreak eskeini dizkiote, monumentuaren magalean utzita, Karmeleren omenez, emozioz beteriko ekitaldi batean. Karmele gogoan zaitugu ohiuen artean amaitu da ekimena.