150 pertsonek Karmele Solaguren omendu dute

Bederatzi urte igaro dira Karmele Solaguren Goikoetxea barañaindarra, 500 kilometrotara preso zegoen bere semea bisitatzera zihoala kotxe istripua izan eta hil zenetik

Atzoko omenaldian, herritar batek lore eskeintza egiten. Argazkia: Plazaberri

Atzo, aurreskua, lore eskaintza eta gutun bat irakurri zioten Karmele Solaguren barañaindarrari. Karmele Solagureni zuzentzen zitzaion gutun batean, senide eta lagunek azken urteetako ibilbidea errepasatu eta egungo egoera gogora ekarri dute. "Dispertsioak" bere horretan jarraitzen duela esaten duen gutun "sentitua" irakurri dute. Karmele hil zela bederatzi urte ondoren herriko gazteen aurkako epaiketa eta kartzelaratzeak ematen direla aipatu dute. Luis Goñi eta Xabier Sagardoiren inguruan sortutako herri harresia eta Garbiñe Urra zein Ion Zirizaren aurkako epaiketen inguruan ematen ari den erantzuna aipatu dute "egoera ez dela aldatu" adieraziz.

2004. urteko abenduaren 6an Karmele Solaguren barañaindarra, 500 kilometrotara preso zegoen bere semea (Ekain Gerra Solaguren) bisitatzera zihoala kotxe istripua izan eta hil zen. Istripu horrek ere Jose Luis Gerrari (Ekainen aita) zauri larriak eragin zizkion. Ondorengo egunetan mobilizazio jendetsuak burutu ziren dispertsioaren aurka eta Karmele Solagurenen heriotza salatzeko. Iruñeko hilerrira gorpua ekarri zutenean milaka lagun bildu ziren eta Ekain Gerra ere kartzelatik preso ekarri zuten bere amari azken agurra emateko. Hiletaren amaieran, Ekain Gerra agurtzera gerturatu zen jendearen aurka oldartu zen Polizia Nazionala.

Orduztik urtero egin izan zaio omenaldia abenduaren 6an Karmele Solaguren barañaingo bizilagunari. 2011. urtean omenaldia egin zioten Retegi Pilotalekua jendez beteta zegoelarik. 

Ekain Gerra Solaguren, Barañaingo gaztea 2003an kartzeleratuta izan zen ETAko kide izatea leporatuta. Hiru urte baino gehiago espetxe prebentiboan epaiketa gabe eta dispertsatuta egon ondoren askatu eta absolbituta izan zen.<

Itzulpena > Traducción

Nueve años de la muerte de Karmele Solaguren

Ayer, 150 vecinas y vecinos de Barañain homenajearon a Karmele Solaguren en la Rotonda de la Avenida plaza Norte con Avenida Pamplona.

Karmele Solaguren Goikoetxea, vecina de Barañain murió en accidende el 6 de diciembre de 2004 cuando acudía a visitar a su hijo encarcelado a más de 500 km. de su casa. En ese mismo accidente Jose Luis Guerra sufrió múltiples heridas. Los días siguientes se convocaron multitudinarias movilizaciones en la localidad.

Ekain Guerra fue encarcelado en 2003 acusado de pertenencia a ETA y tras permanecer más de tres años en prisión sin juicio fue puesto en libertad y absuelto de todas las acusaciones. 

Todos los seis de diciembre diferentes organismos del pueblo denuncian la política de dispersión y recuerdan a Karmele Solaguren.

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic