Barañaingo 2 bertsolari Nafarroako Txapelketako aurrekanporaketan

Barañaingo 2 bertsolari, Mintxo Astiz eta Ander Baiano, lehen aldiz aurkeztu dira lehiaketan parte hartzeko, baina aurrekanporaketako beste partaideekin lehiatu beharko dira aurrenez. Sarai Robles eta Mikel Lasarte Barañaingo gazteak aldiz, txapelketako final laurdenerako sarbide zuzena dute beste 18 bertsolarirekin batera. Beraz 4 izan daiteke Txapelketanparte hartzen duten barañaindarrak.

  • Urtarrilaren 18an izango da lehen kanporaketa, Iruñeko Txantrea auzoko Auzotegin, eta bertan kantatuko du Barañaingo Mintxo Astizek, Joana Ziganda, Diego Riaño, Aitor Irastortza, Sahats Aleman eta Idoia Granizorekin lehian.
  • Urtarrilaren 19an aldiz, Irunberriko Gizarte Etxean Ander Baiano izanen da ,Endika Legarra, Oskar Sanz, Egoitz Gorosterrazu, Saats Karasatorre eta Xabat Illarregirekin batera.

Historian 44. Nafarroako Txapelketa izanen da aurtegoa eta 30 bertsolari dira izena emandakoak, baina aurrekanporaketa ondoren 24 izango dira soilik final-laurdenetako fasean. Hamabi bertsolaritik sei dira txapelketarako pasea lortuko dutenak eta otsailaren 9an abiatuko den fasean lehiatuko dira. Haietatik 6 pasa den urteko azken sailkatuak dira eta beste 6ak  Txapelketan aurrenez parte hartzeko pausoa eman dutenak.

Saio bakoitzean irabazle suertatzen diren 2 bertsolariak eta sailkapenaren arabera lehengo laurak izango dira. Otsailaren 9tik martxoaren 23ra luzatuko da 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. 


Bestetik Euskal Herriko Bertso Eguna Barañainen ospatuko da datorren urtarrilaren 26an eta Bazkariko txartelak udaletxean daude dagoeneko salgai. 

Bazkari eta ekitaldirako sarrerak bertsozale.eusen daude eskuragarri ere.

Itzulpena > Traducción

2 barañaindarras en la eliminatoria previa a la Nafarroako Bertso Txapelketa

Mintxo Astiz y Ander Baiano aspiran a conpetir junto a Mikel Lasarte y Sarai Robles, en el Campeonato Navarro.

30 son los bertsolaris que se han apuntado este año pero solo 24 serán los que podrán optar a los cuartos de final. Sarai y Mikel ya tienen su pase directo y Mintxo y Ander serán junto a otros 4 que lo hacen por primera vez, los que se midan con los 6 últimos clasificados del año pasado. 

El 18 de enero, viernes, será la primera eliminatoria y tendrá lugar en el barrio Iruindarra de la Txantrea, en él estará Mintxo Astiz. Ander Baiano sin embargo tendrá que desplazarse más lejos, hasta Irumberri-Lumbier, será a día siguiente, 19 de enero y comenzará a las 17:30.

De esta manera a finales de enero sabremos la lista nombres que competirán en el campeonato.

Diseño y desarrollo Tantatic