Txokolatezko tarta, ibilbide botanikoa eta Yukonera bidaia Udazken Eroren 4. egunean

Gaur 18:00etan Euskal mitologiaren bildumaren kontaketa izanen da Bakarne Atxukarroren eskutik. Ordu berean Udaletxeko Erabilera Anitzeko Aretoan Grezian errefuxiatuekin izandako barrañaindarren esperientzia ezagutzeko aukera izanen da. 20:00etan Sahats-IKA Euskaltegian helduendako ipuin kontalaria izanen da Koldo Amestoyren eskutik.

Argazkia: Apala

Basque Culinary Centerra urruti geratzen bada ere, Haizea Elkartean sukaldari bikainak diren hogei bat ume topatu genituen atzo. Txokolatezko tarta egiten ikasi dute gailetak, kakao krema, esnea eta gurina erabilita. Helduagoek Parkeko arbolak ezagutzeko aukera izan zuten Xabier Santestebanen eskutik. Udaletxeko Erabilera Anitzeko Aretoan Nagore Salaberriak Yukonen bizitako esperientziaren inguruan mintzatu zen.

Gaur 18:00etan Euskal mitologiaren bildumaren kontaketa izanen da Bakarne Atxukarroren eskutik. Ordu berean Udaletxeko Erabilera Anitzeko Aretoan Grezian errefuxiatuekin izandako barrañaindarren esperientzia ezagutzeko aukera izanen da. 20:00etan Sahats-IKA Euskaltegian helduendako ipuin kontalaria izanen da Koldo Amestoyren eskutik.

Bihar goizean, herriko eskoletako ikasleek ‘Euskararen bidea’ eginen dute Barañain barna. Arratsaldean, 17:00etatik aintzinera ekimen ugari izanen dira Udaletxe plazan: haurrendako jaialdia, kontzertuak, dantzaldia eta ikuskizun ugari. Nabarmentzekoa da 18:00etan ‘Barañainen Euskaraz Bizi Nahi Dut’ korto I. Lehiaketaren emanaldia eta sari banaketa ekitaldia izanen da Erabilera Anitzeko Aretoan. Horretaz gain, 19:30ean Zientzia-Txokoa izanen da Akelamendi Tabernan PLAZABERRIko kolaboratzaile den Jon Mattin Matxainen eskutik.

Urriak 22an, larunbata, ‘Udazken Ero’ren egun handia izanen da. Goizean, 11:00etan ekinen diote egun handiari Harizti taldeko haur dantzariak eta Txikien Ezpelur Konpartako kideak protagonista izanen direlarik. Udaletxe plaza bertatik aterako da eguerdian bizikleta martxa. 12:30ean Mintzodroma izanen da herriko plaza nagusian. 13:00etan Udaletxe plazatik Bertso Trukea abiatuko da Barañain eta Oñatiko bertso eskolen arteko trukea eginen dutelarik. 14:30ean Bazkaria eta EuskalBingoa izanen da Gaztainondo plazan. Bertan, 17:00etan Irrien Lagunak Klubeko kideek txikienak alaituko dituzte. 19:00etan Oharkabe erromeria taldea izanen da bertaratutakoak dantzarazten, eta 22:00etatik aurrera Biluzik taldearen kontzertua izanen da.

Bukatzeko, igandean, ‘Mollie Malone’ antzerkia ikusgai izanen da Auditorioan 18:30ean.

 

 

Itzulpena > Traducción

Tarta de chocolate, recorido botánicio y viaje a Yukon en el 4º día de Udazken Ero

Las más txikis se pusieron el delantal para hacer una tarta de chocolate con galletas, crema de cacao, mantequilla y leche. Por otro lado, Xabier Santesteban ha guiado a los y las asistentes por el recorrido botánico por el Lago. La sala de usos múltiples del Ayutamiento acogió la charla de Nagore Salaberria en la que contó su experiencia en Yukon.

Hoy jueves a las 18:00 Bakarne Atxukarro contará cuentos sobre mitología vasca a niños y niñas de 5-8 años en la Biblioteca. A la misma hora, el Salón de Actos Múltiples del Ayuntamiento acogerá una charla por parte de barañaindarras que este verano han estado en los campamentos de refugiados de Grecia. Dos horas más tarde, a las 20:00 Koldo Amestoy contará cuentos en el euskaltegi.

Mañana los más txikis realizaran el ‘Euskararen bidea’ por todo Barañain a lo largo de la mañana. Ya a la tarde, a partir de las 17:00, la plaza del Ayuntamiento acogerá diversas actividades donde los y las artistas de Barañain tomarán el protagonismo. Así mismo, a las 19:30 el Bar Akelamendi se convertirá en el txoko de la ciencia de la mano del colaborador de PLAZABERRI Jon Mattin Matxain.

El día grande de la semana tendrá lugar el sábado. Ya desde las 11:00 de la mañana, las txikis de Harizti y la comparsa Ezpelur actuaran en la plaza Consistorial. Desde este mismo lugar partirá una hora más tarde una marcha en bicicleta que recorrerá Barañain. A las 12:30 tendrá lugar el ‘mintzodroma’, donde barañaindarras de todas las edades conversaran sobre diferentes temas en euskera en la plaza del Ayuntamiento. Los y las bertsolaris de Barañain recibirán en casa a los bertsozales oñatiarras a las 13:00. La plaza de los Castaños acogerá la comida popular que tendrá lugar a las 14:00. Las más txikis no pararán de reírse con Pirritx, Porrotx, Marimototx y el resto de Irrien Lagunak en el espectáculo que estos darán a las 17:00 en la plaza de los Castaños. A partir de las 19:00 habrá bailables y diferentes conciertos.

Multimedia

#UdazkenEro: Umeak sukaldari

Diseño y desarrollo Tantatic