Ipuin kontaketez liluraturik eta Zumbaren erritmoarekin dantzatuz 'Udazken Ero'ren bigarren egunean

Gaur, asteazkena, 7-12 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako sukaldaritza tailerra izanen da Haizea Elkartean arratsaldeko 17:00etan. Ordubete beranduago, Lakuko partean, ibilbide botanikoa izanen da Xabier Santesteban gidari izanen dela. 18:30ean,, Udaletxeko Erabilera Anitzeko Aretoan Nagore Salaberriak ‘Yukon.Urre bilatzaileen urratsetan’ hitzaldia eskeiniko du.

Txikienak liluratu dituzte Alaitz institutuko ikasleek heuren ipuin kontaketa eta magia erakustaldiarekin (Argazkia: Iruñe Astitz Larunbe)

‘Udazken Ero’ ekimena, aurreko urteetan ‘Euskararen Astea’ bezala ezaguna zen ekimenaren hirugarren edizioaren hasieran haurrak eta matematikak izan ziren protagonistak. Alaitz institutuko ikasleek txikienak ipuin kontaketa eta magia erakustaldi batekin liluratu dituzte. Beranduago BRÑ korrikalari taldea Udaletxe plazatik korrika egitera atera ziren eta ordu erdi beranduego txiki eta haundiek Zumbarekin dantzatzen ibili ziren.

Gaur, asteazkena, 7-12 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako sukaldaritza tailerra izanen da Haizea Elkartean arratsaldeko 17:00etan. Ordubete beranduago, Lakuko partean, ibilbide botanikoa izanen da Xabier Santesteban gidari izanen dela. 18:30ean,, Udaletxeko Erabilera Anitzeko Aretoan Nagore Salaberriak ‘Yukon.Urre bilatzaileen urratsetan’  hitzaldia eskeiniko du.

Bihar 18:00etan Euskal mitologiaren bildumaren kontaketa izanen da Bakarne Atxukarroren eskutik. Ordu berean Udaletxeko Erabilera Anitzeko Aretoan Grezian errefuxiatuekin izandako barrañaindarren esperientzia ezagutzeko aukera izanen da. 20:00etan Sahats-IKA Euskaltegian helduendako ipuin kontalaria izanen da Koldo Amestoyren eskutik.

Ostiral goizean, herriko eskoletako ikasleek ‘Euskararen bidea’ eginen dute Barañain barna. Arratsaldean, 17:00etatik aintzinera ekimen ugari izanen dira Udaletxe plazan: haurrendako jaialdia, kontzertuak, dantzaldia eta ikuskizun ugari. Nabarmentzekoa da 18:00etan ‘Barañainen Euskaraz Bizi Nahi Dut’ korto I. Lehiaketaren emanaldia eta sari banaketa ekitaldia izanen da Erabilera Anitzeko Aretoan. Horretaz gain, 19:30ean Zientzia-Txokoa izanen da Akelamendi Tabernan PLAZABERRIko kolaboratzaile den Jon Mattin Matxainen eskutik.

Urriak 22, larunbata, ‘Udazken Ero’ren egun handia izanen da. Goizean, 11:00etan ekinen diote egun handiari Harizti taldeko haur dantzariak eta Txikien Ezpelur Konpartako kideak protagonista izanen direlarik. Udaletxe plaza bertatik aterako da eguerdian bizikleta martxa. 12:30ean Mintzodroma izanen da herriko plaza nagusian. 13:00etan Udaletxe plazatik Bertso Trukea abiatuko da Barañain eta Oñatiko bertso eskolen arteko trukea eginen dutelarik. 14:30ean Bazkaria eta EuskalBingoa izanen da Gaztainondo plazan. Bertan, 17:00etan Irrien Lagunak Klubeko kideek txikienak alaituko dituzte. 19:00etan Oharkabe erromeria taldea izanen da bertaratutakoak dantzarazten, eta 22:00etatik aurrera Biluzik taldearen kontzertua izanen da.

Bukatzeko, igandean, ‘Mollie Malone’ antzerkia ikusgai izanen da Auditorioan 18:30ean.

 

 

Itzulpena > Traducción

Cuenta cuentos y deporte protagonistas en el 2º día de 'Udazken Ero'

Los más txikis han conocido por parte de los y las alumnas del istituto Alaitz, así como de un espectáculo de magia que ha dejado a mas de uno y una con la boca abierta. Los mayores han tenido la oportunidad de ejercitarse corriendo o bailando Zumba.

Hoy, miércoles 19, la jornada comenzara a las 17:00 en Haizea Elkartea donde las más txikis podrán aprender a cocinar. A las 18:00 el parque del Lago acogerá un recorrido botánico de la mano de Xabier Santesteban. Para finalizar la jornada, a las 19:30, Nagore Salaberria contará y mostrará su experiencia en Yukon.

Mañana 20 de octubre a las 18:00 Bakarne Atxukarro contará cuentos sobre mitología vasca a niños y niñas de 5-8 años en la Biblioteca. A la misma hora, el Salón de Actos Múltiples del Ayuntamiento acogerá una charla por parte de barañaindarras que este verano han estado en los campamentos de refugiados de Grecia. Dos horas más tarde, a las 20:00 Koldo Amestoy contará cuentos en el euskaltegi.

Ya por la mañana, el viernes 21, los más txikis realizaran el ‘Euskararen bidea’ por todo Barañain. Ya a la tarde, a partir de las 17:00, la plaza del Ayuntamiento acogerá diversas actividades donde los y las artistas de Barañain tomarán el protagonismo. Así mismo, a las 19:30 el Bar Akelamendi se convertirá en el txoko de la ciencia de la mano del colaborador de PLAZABERRI Jon Mattin Matxain.

El día grande de la semana tendrá lugar el sábado. Ya desde las 11:00 de la mañana, las txikis de Harizti y la comparsa Ezpelur tomarán la plaza Consistorial. Desde este mismo lugar partirá una hora más tarde una marcha en bicicleta que recorrerá Barañain. A las 12:30 tendrá lugar el ‘mintzodroma’, donde barañaindarras de todas las edades conversaran sobre diferentes temas en euskera en la plaza del Ayuntamiento. Los y las bertsolaris de Barañain recibirán en casa a los bertsozales oñatiarras a las 13:00. La plaza de los Castaños acogerá la comida popular que tendrá lugar a las 14:00. Las más txikis no pararán de reírse con Pirritx, Porrotx, Marimototx y el resto de Irrien Lagunak en el espectáculo que estos darán a las 17:00 en la plaza de los Castaños. A partir de las 19:00 habrá bailables y diferentes conciertos.

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic