Naroa Sarriguren

Naroa Sarriguren

Proposamen bat. Liburu guztien artean bat aukeratzeko gonbitea. Hartu, hasi eta ikusi. Ikusi aurrera jo ala bertan behera uztekoa gogoa duzun. Zer duzu galtzeko?

2015-10-19

Postkronikak

Euria ari du. Egunero. Etengabe. Albisteak euri eta gu blai eginda. Egunkari eta albistegietako saioak gutxi ez eta txio, mezu eta jakinarazpenen zaparrada iristen zaigu. Eta askotan gehiegi direlako, zenbait irakurri gabe, eta irakurrita ere berehalakoan ahaztu.

Alberto Barandiaranek (Altsasu, 1964) Postkronikak liburuan Egunkarian eta Berrian argitaratu zituen bost erreportajetako gertaerak ahazturatik atera eta liburu batean jarri dizkigu irakurgai. Aterpean patxadaz irakurtzeko. Gozatu eta gogoan izateko.

Izan ere, inguruko lagunek akorduan dituzte gertatutakoak eta kasua aztertu eta barrutik ezagutu duenak ere bai. Horregatik, karaktere mugarik gabe, ikertzaile (baten gisan), erreportaje haietan erantzun gabe geratu zitzaizkion galderak hartu eta berriro lanari ekin zion Barandiaranek.

Liburuak kazetariaren ezkutuko lana erakusten digu, beraz. Batetik, bere informazio bilaketen nondik norakoak azaldu eta askotan mundu horretan ez dabilenak ezagutzen ez duen ikerketa lana erakusten digu. Agiriak, gutunak, argazkiak, telefono elkarrizketak… aurkikuntzak eta ezintasunakai bta, kazetariak berak bizi izandako trantzeak eta hauen inguruko hausanarketak ere.

Dena dela, bost kronikak osatzen dute liburua eta hor, kazetariak Historian aipatzen ez diren historiak ahazturaren zingiratik ateratzen ditu. Beste berri batzuek eklipsatzen dituzten gertakariak, ikertu dituenak ahaztuko ez dituenak eta seguru asko irakurtzen ditueneak ere ez hain erraz. Adibidez, Auschwitzen hil zen Ziraukiko emakume baten istorioa.

Idazkerak zuzen eta argian, interesgarriak diren gaiak modu bikain batean azaltzen dizkigu A. Barandiaranek. Kronika batzuetan kazetariak egin behar izan dituen peripeziak ere gogotsu jarraitzeko moduan.

Diseño y desarrollo Tantatic