Naroa Sarriguren

Naroa Sarriguren

Proposamen bat. Liburu guztien artean bat aukeratzeko gonbitea. Hartu, hasi eta ikusi. Ikusi aurrera jo ala bertan behera uztekoa gogoa duzun. Zer duzu galtzeko?

2016-10-23

Made in Galiza

UdazkenERO honetarako irakurketa aproposa izan daiteke Sechu Senderen (Padron, 1972) Made in Galiza. 2007an argitaratu zuen liburuak arrakasta handia izan zen bere sorterrian, Galizian, beste makina bat proeikturen abiapuntu ere izan baita (bideoak, lehiaketak eta abr).

Ipuin laburrez osatutako liburuak galiziera du protagonista; fantasia lagun, batzuetan baita pertsonaia nagusi ere! Ipuin labur-laburrak, orrialde eskasekoak, luzexeagoak, asko jota, sei orrialdekoak. Den-denak tarte labur batean irakurtzeko moduakoak dira, hizkuntza txiki bateko hiztunok bizi ditugun edo inguruan ikusi ditugun kontuak irudimenez azaleratzen dituztenak.

Euskaldunon artean nahiko ezagunak diren atxikimendu mezuak zabaltzen ditu, identitatean hizkuntzak duen garrantzia edota biziraupenerako hiztunaren konpromisoa, esaterako. Mezuek irakurlearengan iritzi kontrajarriak sor ditzakete, batzuek erromantiko inozotzat hartuko dute eta beste batzuek diglosia egoera zorrotz deskribatu izana txalotuko dute.

Sendek asmatu duen ala ez jakiteko, irakurtzea baino ez. Estilo arin eta ulerterrazean, umore puntu batekin, Galizia aldera begiratu eta ea geure burua islatuta ikusten dugun!

 

Diseño y desarrollo Tantatic