Gutuna - Cartas

2022-09-27

Nafarroako IKAk bat egiten du Euskararen Nafar Kontseiluak 2022ko irailaren 16an egin zuen bilkuran aurkako botorik gabe onartu zuen euskararen ofizialtasunaren gaineko adierazpenarekin

Matxalen Bezos Arketa
Barañaingo IKA Sahats Euskaltegiko irakaslea

Nafarroako IKAk bat egiten du Euskararen Nafar Kontseiluak 2022ko irailaren 16an egin zuen bilkuran aurkako botorik gabe onartu zuen euskararen ofizialtasunaren gaineko adierazpenarekin, eta Nafarroako Gobernua premiatzen du euskara Nafarroako Foru Komunitate osoan ofiziala izan dadin Euskarari buruzko Foru Legea lehenbailehen aldatzera, herritar euskaldunen legezko baztertzea amaitu dadin eta herritar euskaldunen hizkuntza eskubideak bete daitezen, herritar erdaldunenak betetzen diren bezalaxe, jakinik erabaki hori Nafarroako herritar guzi-guziendako onuragarria izanen dela.

Diseño y desarrollo Tantatic