Gutuna - Cartas

2020-05-05

Iruñerriko Ikasle Autodefentsa Sareak ikasle baldintzak hobetzera bidean hainbat neurri adostu ditu Alaitz ikastetxean.

IAS
Iruñerriko Autodefentsa Sarea

Covid-19aren ondorioz hezkuntza esparruan sortutako egoeraren harira, Iruñerriko Ikasle Autodefentsa Sareak, ikasleen egoera ulertu eta hobetu nahian, borroka prozesu bat hasi zuen.

Hasteko, Iruñerriko 35 ikastetxetan zabaldu genituen ikasle guztion hezkuntza egoeraren inguruko inkestak, ondorio orokor batzuk izateko helburuarekin. Inkesta horietan hainbat testigantza  jaso genituen, ikasleen ikuspuntua modu zehatzago batean ezagutuz. 

Inkesta horietan oinarrituz 6 ondorio nagusi atera genituen, eta ondorio hauek Alaitz ikastetxean zehaztu egin genituen, Alaitzeko Ikasleon inkesten testigantzen arabera. 

Osotara, testigantza horietatik 9 eskakizun atera genituen, eta eskakizun horiek negoziatzeko eta ikaleen ikuspuntua adierazteko, Alaitzeko zuzendariarekin elkartu ginen, hurrengo eskakizun hauek adostuz:

 Lan karga: 

-Irakasleek errespetatu beharko dute klasean egingo genituzkeen ariketa kopurua eta lan bolumena.

Harremana eta komunikazioa:

-Irakasleek aste osorako plangintza modu antolatuago batean bidali beharko dute. Ahal izatekotan, asteko egun batean aste osorako plangintza bidali beharko dute, guztiok hobeto antolatzeko helburuarekin.

-Irakasleek ordu bat finkatu beharko dute klase bakoitzeko, ikasleok bidaltzen dizkieten galderak erantzuteko.

-Bideodeietan ez dira penalizatuko sartzen ez diren ikasleak ulertzen ikasle hauek arazoak izan ditzaketela bideodei horretan sartzeko. Gainera, beharbada ikasle horientzat bideodeiak grabatuko egingo dira, modu bat edo bestean ikasle guztiok azalpenak berdin jasotzeko.

Orientazioa:

-Orientazio saio bat izango dugu behar ditugun zalantza guztiak galdetzeko.

Azterketak:

-Aukera izango dugu irakaslearekin batera mintzatzeko eta adosteko zein izango den ebaluatzeko metodoa.

Material falta:

-Ikasleren bat liburuak ez izatekotan Classroomera igo beharko dira liburuaren edukiak azaltzen dituen dokumentu edo bideo bat.

-Ikasle guztiok zuzendu ahal izateko emaitzak Classroomera igoko dira.

Konfinamendu garaian, momento zailak direla ulertuta, inoiz baino garrantzia gehiago dauka ikasle borrokaz ikasleen baldintzak defendatzea, eta bide horretan jarraituko da Iruñerriko Ikasle Autodefentsa Sareak lan egiten.

Diseño y desarrollo Tantatic