2018-10-03 Kultura · Cultura

Euskarazko irakurketaz gozatzeko aukera liburutegian

"KEEP CALM eta irakurri euskaraz" 3 urte beteko dituen helduen irakurle taldea da eta Xabier Maeztu, Katakrakeko langilea da Klubaren kudeatzaile.

@trisketonni

2 urte darama martxan dohako irakurle taldea eta 15 bat pertsona bildu izan direla kontatu digu Xabierrek, nahiz eta azkenean 8 edo 10 pertsonako taldea finkoa geratu.

Taldeak 10 eta 20 pertsonen hartekoak izango dira eta Urrian hasiko da jarduera lehen kontakturako bilera baten ondoren. Saioak hilabeterokoak izanen dira, hileko azken asteazkenean normalean.

Irakurketa gustoko duen edozein pertsona gonbidatua dago eta aurtengo liburuen zerrenda aurreartu digu Xabierrek: Takiji Kobayashi-ren Nagusia kanpoan bizi da lizateteke Urrirako irakurketa eta Annie Ernaux-en  Gertakizuna litzateke Azarokoa. Liburutegien Sareko liburu-sortak erabiliko dituzte saioetan gehienbat, baina zerrendetan ez dauden liburuak aukeratzeko aukera ere izanen dute kideek.

Urriaren 20a arte izanen da izena emateko azken eguna Maria Luisa Élio liburutegian bertan, E-postaz edo telefonoz 948 286309 eta 948 286628 zenbakietan ere 

Barañaingo Euskara arloak eta liburutegiak antolatutako jarduera da hau Nafar Gobernua eta Euskarabidearen laguntzarekin.

Itzulpena > Traducción

"KEEP CALM y lee en euskera", Grupo de Lectura en euskera para adultos

Los encuentros tendran lugar una vez al mes y es una actividad gratuita.

Los grupos deberan de ser de entret 10 y 20 personas y comenzarán a reunirse este mismo octubre tras una reunión de toma de contacto.

Los libros que utilizarán serán principalmente los de la red publica de bibliotecas.

Para apuntarse puede hacerse directamente por e-mail, por telefono o en la misma biblioteca.

Diseño y desarrollo Tantatic