2016-09-20 Kultura · Cultura

Keep calm eta.. euskaraz irakurri

Euskarazko, edo euskaratutako nobelak irakurtzeko helduendako Kluba sortu nahi dute. Gaur egun gaztelaniazko edota ingelesezko irakurle taldeak daude Barañaingo Liburutegian.

Imagen: Plazaberri

Euskara sailak eta Liburutegiak sustatutako irakurle talde hau hilean behin elkartuko da. Saioek gehienez 90 minutuko iraupena izanen dute. Doako jarduera da. Jarduera urrian jarriko da martxan, baina aurretik bilera bat egingo dute taldearen koordinazioan mintzatzeko. Dinamizatzailea Xabier Maeztu izanen da.

Klubera batu nahi izanez gero, gaurtik urriaren 7ra bitarte izanen da zabalik izena emateko epea. Taldeak gutxienez 10 pertsonaz osatutakoak izanen dira eta gehienez 20koak. Izen-emateen hurrenkera errespetatuko da.

Irakurle taldean Kluban izena emateko Euskara zerbitzura edo Liburutegira gerturatuta aurrez aurre egin daiteke, bai eta emailez euskaraz@baranain.com eta biblioba@cfnavarra.es epostetara mezu bat bidaliz; edota telefonoz 948 286309 / 948 286628 telefonoetara hots eginez.

Itzulpena > Traducción

Keep calm y... lee en euskera

En Barañain hay varios grupos de lectura tanto en castellano como en inglés, pero ninguno en euskera. El departamento de Euskera y la Biblioteca de Barañain quieren crear un club de lectura en euskera donde leer novelas escritas en euskera o traducidas al euskera.

Las sesiones serán mensuales y tendrán una duración máxima de 90 minutos. Se trata de una actividad gratuita que comenzará su andadura en octubre y contará con Xabier Maeztu de dinamizador.

El plazo de inscripción se abrirá el próximo martes, 20 de septiembre y se alargara hasta el 7 de octubre. Los grupos tendrán un mínimo de 10 personas y un máximo de 20.

Para inscribirse basta con acercarse al Departamento de Euskera o a la Biblioteca, así como mandar un email a uno de estas direcciones  euskaraz@baranain.com / biblioba@cfnavarra.es.

 

Diseño y desarrollo Tantatic