Euskarazko irakurketa kluba Barañainen

Argazkia: Sareko argazkia.

Euskarazko edo euskaratutako nobelak irakurtzeko kluba denbora gutxian abian jarriko da. Helduei  zuzendutakoa izanen da eta dinamizatzaile lanetan Xabier Maeztu egonen da. Urrian jarriko da martxan jarduera hau, baina lehen saioaren aurretik bilera batean informazio gehiago jasotzeko aukera izanen da.

Taldea hilean behin elkartuko da eta 90 minutu inguruko saioak izanen dira. Gutxienez hamar pertsonako taldeak beteko dira eta gehienez hogeikoak. Liburu edota testuen aukeraketari dagokionez, liburutegi sareko liburu sortak erabiliko dira, hala ere, zerrenda horretatik kanpo dagoen testu bat hautatzen bada, bakoitzak bere kabuz eskuratu beharko du.

Izen emateari dagokionez, irailaren 25etik urriaren 20a bitarte egin daiteke, euskara zerbitzuan ala liburutegian. Aipatutako lekuetako telefono eta helbide elektronikoen bidez ere egin daiteke.

Itzulpena > Traducción

Club de lectura en euskara

Diseño y desarrollo Tantatic