2019-06-11 Kultura · Cultura

Euskaltegiak udaberriko ekitaldi sorta aurkeztu du

Urtero bezala, Harana etorbideko Sahats Euskaltegiak, euskaraz eskeiniko diren hainbat ekimen antolatu ditu. Barañaingo IKAko Euskaltegiak barañainen euskara sustatzeko proposamen zabala dakarkigu aurtengoan ere.

Ekainaren 20a arte, Maria Goñiren “Piltzelkada margolanak” erakusketa ikusgai izanen da arteaz gozatu nahi duen ororentzat.

Asteartean izanen dira lehen ekintzak: “Aralar Mundua den lurra” dokumentala eta Euskal Mitologiaren inguruko ipuin kontaketa

Dokumentalak bi saio izanen ditu, bata goizeko 10etan eta bigarrena arratsaldeko 17:30tan. Ipuin kontaketan Bakarne Atxukarro idazlea izanen da eta arratsaldeko 18:00etan izanen du hasiera.

Ostegunean, hilaren 13an, “Ornitologia eta txorien behaketa” txangoa izanen da Alberto Lizarraga biologoaren eskutik eta arratsaldeko 17:30etan ekingio dio Euskaltegitik abiatuta.

Datorren asteko asteartean, ekainaren 18an poesiaz itxiko dute aurtengo programazioa Joxemiel Bidador poestia taldearen laguntzaz. Aurkezpenendako tartea izanen da ere, eta bertan, Josu Jimenezek “Aingurak eta Arrangurak” bere lan berria aurkeztuko du.

Itzulpena > Traducción

El Euskaltegi vuelve con sus actos de primavera

 Como cada año, el Euskaltegi de IKA en Barañain organiza una serie de actos para potenciar el euskera.

Este año ha preparado 3 días con variadas actividades, a parte de la exposición de la artista Maria Goñi “Piltzelkada margolanak”.

Diseño y desarrollo Tantatic