Euskararen lege berriaren gaineko lan saioa Euskaltegian

Alor desberdinetako jendea biltzea bilatzen du ekimenak, legearen oinarriak eta hartuko lituzkeen esparruak aztertzea helburu izanik.

Kontseilua

Orain dela hiru aste aurkeztu zuen Kontseiluak, Nafarroan Euskararen Lege berria egiteko “Euskarari bidea, elkarrekin” ekimena. Parlamentuan ireki berri den aukera aprobetxatu nahian, Nafarroa osoan euskaraz bizitzen laguntzeko legea idazteko prozesu parte hartzailea abiatu du euskal gizarte erakundeen bilguneak.

Lege proposamenaren oinarria herritarren artean landu, eztabaidatu eta ekarpen berriak jaso ostean Parlamentuan aurkeztuko da. 

Tutera eta Lizarratik pasa ostean, Barañainen txanda izanen da bihar, eta Iruñerri osoko biztanleei bideratutakoa izanen da. Azkenik, Maiatzaren 17an Elizondon izanen dute azken geldialdia.

Ekimena bihar 19:30tan ospatuko da Sahats Euskaltegian eta joateko asmoa duten pertsoneei aurretik abisatzea eskatzen dute.

Itzulpena > Traducción

Jornada de trabajo para recoger aportaciones a la nueva ley el Euskera en el Euskaltegi

"Euskarari bidea, elkarrekin" (juntas en el camino del euskara) es el nombre de la dinámica que presentó "Kontseilua" con el objetivo de redactar una nueva Ley del Euskera en Navarra.

La dinámica que se va a realizar con la colaboración de la ciudadanía y entidades sociales finalizará con la presentación de la base de la propuesta de ley en el Parlamento.

Tras los grupos de trabajo de Tudela y Estella, le llega el turno a Barañain, que a su vez reunirá a personas de toda la comarca. La ultima parada será en Elizondo el 17 de mayo.

Multimedia

Espota Euskarari bidea elkarrekin

¿Cómo vien la zonificación del idioma en Nafarroa?

Diseño y desarrollo Tantatic