Euskaltegiak jaiarekin emanen dio bukaera ikasturteari larunbat honetan

Bazkariarekin eta beste hainbat ekintzekin ospatuko dute beste behin Euskaltegiaren Eguna

2013an Kultur Etxeko aterpean egin zen bazkaria (Arg: Sahats)

Sahats euskaltegiak kurtsoari agur esateko jaia antolatzen du ekainaren hasieran eta horrela eginen da berriro ekainaren 7an. Baina honekin batera beste bi ekintza antolatu ditu aste honetarako, batetik GPS gailua erabiltzen ikasteko ikastaroa eta bestetik feminismoa bertsolaritzan aztertzeko hitzaldia.

Euskaltegiaren egunerako prestatu duten egitaraua eguerdiko 12etan hasten da Gaztainondo plazan haurrentzeko jokuekin eta ordu bete beranduago 13:00etan bertso-triki poteoa burutuko da Gaztainondo plazatik abiatuta. Bertso-triki poteoan Ministro, Xenpelar eta Mikel Lasarte bertsolariek parte hartuko dute.

Ondoren, 14:30ean Gaztainondo plazan bazkaria eginen dute eta Igandea txarangak alaituko du bazkalostea. Bazkarirako txartelak 15 euro balio dute eta aldez aurretik eskuratu behar dira euskaltegian. Arratsaldeko 19:00etan Anariren kontzertua eginen da Gaztainondoan eta 21:00etatik aurrera jaia jarraituko du Kaioa tabernan.

Aste honetako jarduerak

Aste honetan zehar bestelako ekintzak antolatu dituzte euskaltegiko arduradunek. Gaur, ekainaren 2an, 3an, 9an eta 10ean mendiko GPS gailua erabiltzen ikasteko ikastaroa antolatu dute Sahatsen. Saioak 19:30etatik 21:30etara izanen dira 15 euroren truke.

Ekainaren 5ean, aldiz, Nerea Elustondo bertsolariak "Bertsolaritza: begirada feminista bat" hitzaldia eskainiko du goizeko 10etan euskaltegian.

Itzulpena > Traducción

Euskaltegi Sahats culmina el curso con una fiesta

El próximo sábado 7 de junio el euskaltegi celebrará su día en la Plaza de los Castaños con juegos infantiles (12:00), bertso-triki poteo con salida desde la plaza y con la participación de los bertsolaris Ministro, Xenpelar y Mikel Lasarte (13:00) y comida en la plaza a las 14:30. En la sobremesa participará Igandea Txaranga y a las 19:00 se realizrá un concierto a cargo de Anari. A partir de las 21:00 la fiesta continuará en el bar Kaioa.

Asimismo, durante esta semana han programado un curso para aprender a utilizar el GPS de montaña y una conferencia a cargo de la bertsolari Nerea Elustondo sobre el bertsolarismo y el feminismo.

Diseño y desarrollo Tantatic