Lagunak elkarteak udako denboraldiari hasiera emanen dio ekainaren 2an

Elkartearen itxiera ordutegia ere atzeratuko da ekainaren 7tik aurrera.

Denboraldiari ateak irekiko dizkiote datorren astean (Argazkia: Agustin Peña)

Lagunak Kirol Elkartean azken ikutuak ematen ari dira ekainaren 2an udako denboraldiari hasiera emateko. Denboraldia irailaren 14a arte izanen da zabalik eta irekiera ospatzeko ekainaren 1ean, igandean, Lagunakeko Eguna eginen da.

Ohitura denez, Lagunakeko Eguna lasterketa batekin hasiko da 11:00etan eta 12:00etan trikitrixak lagunduta txistorrada eginen da. 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara haurrentzako jolas parkea zabalduko da (puzgarriak, zezen mekanikoak, Formula 1eko kabinak eta simulagailua eta ludoteka).

Udako denboraldia

Lagunaketik informatu dutenez, ekainaren 2tik aurrera 15:00etatik 21:00etara eta asteburutan 10:00etatik 21:00etara irekiko da kanpoko igerileku ertaina eta ekainaren 14tik aurrera igerileku guztiak irekiko dira 10:00etatik 21:00etara.

Era berean, elkartearen itxiera ordutegia atzeratuko da ekainaren 7tik irailaren 7ra: igandetik ostegunera 24:00etan itxiko da eta ostiral, larunbat eta jaiegunen bezperan 02:30etan.

Halaber, Lagunaketik gogoratu dute 18 urtetik gorako bazkide bakoitzak elkartera sartzeko bi gonbidapen eskuratu ditzakeela. Atzotik, maiatzaren 26tik aurrera aldez aurretik eskatu ditzakete gonbidapen hauek bazkideek atezaintzan.

Sarrerak

Azkenik, urte honetan 130 eta 250 euroren truke 10 edo 20 sarrerako bonua eskuragarri dagoela adierazi dute Lagunaketik. Bonua edozein momentuan erosi daiteke eta abenduraren 31a arte erabili. Udan igerilekuan sartzeko beste modua eguneko sarrera ordainduta edo udako bazkide eginez da.

Udako eguneko sarrera Barañainen erroldatuentzat 11 eurokoa da (18-64 urtekoentzat), 6,50 eurokoa (10-17 urtekoentzat); 6 eurokoa (65 urte gorakoentzat ) eta 4,20 eurokoa 2 eta 9 urte artekoentzat.

Udan bakarrik bazkide egin nahi denak hilabeteko edo hilabete erdiko abonua du. Erroldatutako bizilagunentzat hilabetekoa 125 euro balio du helduentzat, 75 euro adinekoentzat, 71 euro gazteentzat eta 47 euro haurrentzat. Hilabete erdikoa erroldatuentzat 70 euro balio du helduentzat, 40 euro adinekoentzat, 45 euro gazteentzat eta 30 euro haurrentzat.

Azkenik, ekainaren 17tik aurrera irekiko da udako igeriketa ikastaroetan izena emateko epea. Abuztuaren 7tik 29ra eta irailaren 9tik 30era izanen dira ikastaroak.

Itzulpena > Traducción

Recta final en Lagunak para inaugurar la temporada de verano

La sociedad deportiva municipal comenzará la temporada de verano el próximo 2 de junio y para festejarlo el domingo día 1 se celebrará el Día de Lagunak con cross (11:00), chistorrada (12:00) y parque infantil (12:00-14:00 y 17:00-20:00).

El lunes 2 de junio abrirán una de las piscinas exteriores en horario de tarde y fines de semana de 10:00 a 21:00 y a partir del 14 de junio se abrirán todas las piscinas exteriores en horario continuo de 10:00 a 21:00. Asimismo, se retrasa la hora de cierre de la instalación a partir del 7 de junio, de domingo a jueves hasta las 24:00 y viernes, sábados y vísperas de festivos hasta las 02:30.

Desde Lagunak recuerdan que cada socio o socia mayor de 18 años puede recoger en portería dos invitaciones de un solo uso. Asimismo, recuerdan a las personas no socias los distintos tipos de acceso que ofertan para este verano: abono mensual de verano, abono de medio mes en verano, abonos de 10 ó 20 entradas y la entrada diaria a la instalación.

Finalmente, avisan que a partir del 17 de junio comenzarán las inscripciones en los cursos de natación que se impartirán en agosto y septiembre.

Diseño y desarrollo Tantatic