Manifestazio jendetsua Eguneko Zentru publiko baten alde

Atzo, urtarrilak 27, manifestazio jendetsua bildu zen gure herriko kaleetan barrena Larrain Adineko Pertsonen elkarteak eta Barañaingo Pentsiodunen Mugimenduak eginiko deialdiari erantzunez. Eskaera nagusiak, bi: kalitatezko Eguneko Zentru publikoa bat, eta Barañaingo Udaletxeak Adinekoen Batzorde Sektoriala elkarrarazi dezan bestea.

Herritar ugari batu zen atzo, hilak 27, adinekoen, pentsiodunen eta erretirodunen bizi baldintza duinen alde. Barañaingo Udaletxeari haien ahotsa entzun dezan eskatu diote, batez ere orain, Eguneko Zentru baten proiektua abiatzear dutela. Azaldu dutenez, Eguneko Zentrua eraiki nahi izatea bera positiboa da, herriak duen behar handi bati erantzuten diolako behintzat. Udaletxeak, ordea, alegiazko Eguneko Zentrua jada beste kolektibo batzuek erabiltzen duten lokal batean egin nahi du, beharrezkoak diren baldintzak betetzen ez dituena, gainera. Honetaz gain, esku artean duen proiektuak, Eguneko Zentruaren kudeaketa pribatua aurreikusten du. Herriko pentsiodunen ordezkariek argi dute zerbitzu honek publikoa behar duela, euren ongizatea ezin baita negozio izan. 

Bestalde, jada aipatutakoa nahikoa suminduko ez balitu bezala, Udaletxeak ez ditu herritar adindunak aintzat hartu inolako erabakirik hartzeko orduan. Hargatik, atzoko manifestazioko bigarren eskaera 2020 urte osoan zehar elkartu ez zen Adinekoen Batzorde Sektorialeko bilera dei dezaten, horren garrantzitsuak eta egituralak diren erabakietan parte hartzeko. 

Itzulpena > Traducción

Numerosa manifestación por un Centro de Día público y de calidad

Ayer, 27 de enero, una concurrida manifestación recorría las calles de nuestro pueblo para apoyar a las personas mayores, pensionistas y jubiladas de Barañain en su lucha para garantizar unas condiciones de vida dignas. 

Eran dos las principales exigencias de los organizadores, la asociación de Personas Mayores "Larrain" y el Movimiento de Pensionistas de Barañain. La primera, un Centro de Día público y de calidad, puesto que el Ayuntamiento planea ahora crear uno, lo cual definen como positivo ya que responde a una gran necesidad del pueblo, pero pretende usar para ello el local llamado "Herrigune", que utilizan actualmente varios colectivos sociales diferentes y que no reune los requisitos necesarios. Además, el Ayuntamiento quiere que dicho servicio se gestione de forma privada, a lo que los organizadores de la manifestación respondieron: "eso significa convertir nuestro bienestar en negocio económico". 

La segunda exigencia era la convocatoria del Consejo Sectorial de las Personas Mayores, que no se celebró en todo el 2020, y denuncian que el Ayuntamiento no los haya tenido en cuenta a la hora de tratar una cuestion que les afecta tanto y que es tan trascendental como el Centro de Día.

Diseño y desarrollo Tantatic