Barañainek hiru tontor urriaren 3an
Sare herritar sarearen Izan Bidea dinamikaren baitan, urriaren 3an, larunbatarekin, milaka herritarrek Euskal Herriko tontor ezagunenak igoko dituzte, 650 tontor inguru, preso eta iheslarien etxeratzearen alde eta elkarbizitza eta bakearen alde. Haien artean, Barañainek ere hiru tontor izango ditu bere gain.

Elkarbizitzaren eta bakearen alde, konponbidearen alde eta preso eta iheslarien etxeratze prozesua martxan jartzeko bidearen alde, beste milaka euskal herritarrekin batera, igoko diren 650 tontor horien artean, gure herriak hiru izango ditu bere gain.
Barañainetik igotzeko proposatu diren tontorrak hiru dira: Bat, Otsogorrigaina (1.922m) irteera Lazar mendatetik izanen duena, 08:30etan, bere igoera 3 ordu eta jeitsiera 2 ordukoa izanen direla aurreikusirik. Beste bat, Dozola (1.401m), ibilbidearen hasiera Gardeko kanpinean izanen da, 08:30etan ere, igoera 2 ordu eta jeitsiera ordu 1ekoa kalkultzen direlarik. Eta hirugarrena, Kalbeira (1.686m), hona Garde herritik beretik igoko da, 08:30etan abiatuz, 2 ordu igoera eta 1 jeitsiera.
Hiru mendi hauetako edozeinetara joan nahiko lukeen interesatu orok, Barañainen, LAGUNAK kirol elkartean goizeko 07:00etan beste mendizaleekin elkartu eta haiekin batera joateko aukera izanen du. Izena emateko, sareabrn@gmail.com helbidera idatzi.
Itzulpena > Traducción
Barañain, tres cimas el 3 de octubre
Como parte de la dinámica Izan Bidea de Sare, el 3 de octubre se subirán al mismo tiempo unas 650 cimas de todo Euskal Herria, de las cuales 3 le corresponden a Barañain. Una de ellas es la cima de Otsogorrigaina (1.922m), partiendo desde el puerto de Lazar, a las 08:300, calculando unas 3 horas de subida y 2 de bajada. Otra cima, la de Dozola (1.401m), partirá desde el campin de Garde a las 08:30, contando 2 horas de subida y 1 de bajada. Y por último, la cima de Kalbeira (1.686m), esta vez desde el pueblo de Garde, también a las 08:30, subida de dos horas y bajada de una.
Todo aquél que quiera subir a cualquiera de las tres cimas, podrá ir junto a otros mendizales, siendo la quedada a las 07:00 de la mañana en Lagunak, Barañain. Para dar el nombre, escribir a la dirección de correo: sareabrn@gmail.com