Urtarriletik aurrera kultur arloko ikastaroetan izena eman daiteke
Urtarrilaren 9tik aurrera hasiko dira izen emateak

Barañaingo Udalak epea zabaldu du 2018ko urtarrilean izena emateko 2017/2018 ikasturteko 2.lauhilabeteko ikastaroetan parte hartu ahal izateko. Ikastaroak 2018ko otsailaren 1a eta maiatzaren 31a bitartean izanen dira. Ikastaro eskaintza hau helduei zuzendua dago, 16 urte beteak dituen orori.
Bigarren lauhilekoa lehenengoaren jarraipena da, ikastaro berrietan salbu. Izen emateei dagokionez data desberdinak egonen dira pertsona bakoitzaren egoeraren arabera.
Gaur egun izena emanda dutenak eta jarduera eta ordutegi berean jarraitu nahi dutenek urtarrilaren 9tik 16ra izena eman beharko dute 012 telefonoan.
Izen emate berrien kasuan ala ordutegi aldaketarako berriz, erroldatuek urtarrilaren 24an egin beharko dute OAC bulegoan, eta urtarrilaren 25ean erroldatu gabeak eta lehen lauhilekoan izena eman ez dutenak.
Dantza, antzerkia, lorezaintza, baratzak gune txikietan, izanen dira besteak beste, eskainiko diren ikastaroetako batzuk.
Itzulpena > Traducción
En enero comienza la campaña de inscripciones en cursos y talleres del Área de Cultura
El Ayuntamiento de Barañáin abre plazo de inscripciones en enero de 2018 para cursos y talleres del curso 2017/2018 para el 2º cuatrimestre . el curso se iniciará el 1 de febrero y culminará el 31 de mayo de 2018. Los cursos y talleres están dirigidos a personas adultas (16 años cumplidos).
Las personas que opten a renovar el curso en el mismo horario lo deberán hacer desde el día 9 de enero al 16 en el teléfono 012.
Las nuevas inscripciones o cambio de curso o horario se realizarán en el caso de personas empadronadas el día 24 de enero en la, OAC, Oficina de Atención Ciudadana, y el día 25 de enero lo podrán hacer las personas no empadronadas o los interesados que no se han inscrito en el primer cuatrimestre.