Errigorako saskiak eskuragai

Aurtengo kanpaina urriaren 26tik azaroaren 14ra izanen da

Argazkia: Errigora.

Errigora, Euskal Herria oinarri eta elkarlana lanabes dituen ekimen herritarra da. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta “euskara ofiziala ez den zonaldean” eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren produktuei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.

Norabide horretan, egunetik egunera geroz eta zabalagoa den lagunarte batek ematen dio gorputza ekimenari; ilusioz eta anbizioz ari diren herritar, nekazari, euskaltzale, ekoizle eta kontsumitzaileez osotutako sare anitz batek. Txikitasunetik elkarlan handi bat gauzatu nahi dute Nafarroan, Euskal Herriak behar duelako eta Euskal Herriak Nafarroa behar duelako.

Urtero bezala, Errigorako saskiak iritsi dira Barañainera ere. Errigoraren kanpaina urriaren 26tik azaroaren 14ra da. Data horien artean eskatu behar dira saskiak Barañaingo leku desberdinetan. Aurten ere, bi saski daude, beltza eta zuria. Barañainen eskaerak ondoko tokietan egin daitezke, Akelamendi taberna, Barañain auditorioa, Beatriz Cubillas Barricart farmazia, Cubillas botika, Gogorza harategia, Hegoalde taberna, eta Oihalaken.

Bestalde, ostiral honetan, azaroak 10, 16:30etik 17:00etara Alaitz ikastetxe publikoko patioan eskaerak egiteko mahaia jarriko da. Internet bidez ere egin daitezke eskaerak, https://www.errigora.eus/egin-zure-eskaria/euskarari-puzka-2017?nid=11459 . Egindako eskaerak biltzeko deialdia azaroaren 29rako egin da 18:30etik 19:30era Haizea Elkartean.

Aurten herrilana da azpimarratu nahi den ideia; jende askoren artean euskararentzako puzka biltzeko auzolan erraldoia egin dute, herri osoaren auzolana alegia. Horregatik, berrikuntza gisa, Ablitasen auzolan bakarra beharrean, 3 egin dira azaroaren 2, 3 eta 4an.

Itzulpena > Traducción

Cestas de Errigora en Barañain

Errigora es una iniciativa popular enraizada en Euskal Herria cuya principal herramienta es el auzolan. Tiene como eje el sur de Nafarroa y quiere incidir en la zona donde el euskera no es oficial, abriendo paso a los productos propios de esta tierra en Euskal Herria.

Esta iniciativa está compuesta por un grupo de compañeros y compañeras que cada vez es más amplio; una amplia red formada por agricultores, euskaltzales, productoras y consumidores que trabajan con ilusión y ambición. Las peticiones se pueden realizar en diferentes lugares de Barañain del 26 de octubre al 14 de noviembre. Los lugares son los siguientes, Akelamendi taberna, Barañain auditorioa, Beatriz Cubillas Barricart farmazia, Cubillas botika, Gogorza harategia, Hegoalde taberna,y Oihalaken.

Diseño y desarrollo Tantatic