Barañaingo alkateak "Hamaika amets eta beste bat gehiago" agur ekitaldian parte hartu zuen
2017-11-06
Garabide elkarteak antolatutako ikastaldi trinkoa urriaren 30ean amaitu zen Aretxabaletako Galartza dorretxean burututako ekitaldi batekin. Hizkuntza gutxituetako 12 agintariei zuzendutako formazio programa honek barne hartzen ditu 140 klase ordu eta hizkuntza gutxituen elkartrukean oinarritzen da.
Barañaingo udala gonbidatua izan zen agur ekitaldi honetara programari emandako babesagatik, Oihaneder Indakoetxea alkatea bertan egon zen diploma banaketan parte hartuz.
Sarrerako hitzak entzun ondoren ametsen mosaikoa eraiki zuten euskalgintzako eragileek eta hizkuntza gutxituetako 12 agintariek.

Garabide