Batzarra gaur Elikagai Banaketa Zentroaren kanpaina sustatzeko

Boluntarioak eskatu dituzte kartelak jartzeko, sinadura bilketarako eta informazio banaketarako.

Aurreko asanblada batean Kultur Etxeko plazan. Argazkia: Plazaberri.

Antikrisi batzarrak deiturik batzarra eginen da gaur arratsaldean 19:00an Alaitz eskolan. Helburua Elikagai Banaketa Zentroaren aldeko kanpainako lanak banatzea da eta horretarako boluntarioak eskatu dituzte. «Oso garrantzitsua da gerturatzea martxan diren lanetarako boluntarioak behar ditugulako: informazio banaketarako, sinadura bilketarako, kartelak jartzeko, etabar. Lanak banatuko dira eta abian diren ideiak konpartituko dira. Beharrezkoa dugu herritarren parte hartzea», adierazi dute deialdian.

«Antikrisi Batzarretik ekintzara pasatzeko unea heldu dela uste dugu eta Elikagai Banaketa Zentrorako lokal bat lortzeko gure herrian mobilizazio kanpaina bat egin behar dela uste dugu», esan dute. «Krisi-estafa honen erruz okerrenen pasatzen ari dutenenganako elkartasun eta konpromiso espazio bat izatea espero dugu», gaineratu dute.

Itzulpena > Traducción

Campaña informativa del Centro de Distribución de Alimentos

La Asamblea Anticrisis ha convocado para esta tarde una asamblea abierta en el colegio Alaitz a las 19:00 con el fin de repartir las tareas de la campaña para conseguir un local para el Centro de Distribución de Alimentos, iniciativa que promueve la Plataforma Social. Solicitan la colaboración ciudadana porque consideran que «ha llegado el momento de pasar a la acción e iniciar una campaña de movilizaciones por todo nuestro pueblo». En la asamblea se hará un reparto de las tareas en marcha (reparto de octavillas, recogida de firmas, colocación de carteles, etc.) y se informará sobre las ideas que existen en relación al proyecto.

Diseño y desarrollo Tantatic