Hatortxu Rock jaialdiaren aurkezpena Barañainen
2017-06-20
Akelamendi tabernak hainbat hitzordu antolatu ditu aste honetarako. Asteazken honetan, hilak 21, Hatortxu Rock jaialdiaren aurkezpena eginen da arratsaldeko 20:00etan.
Eta bestelako aurkezpen batekin aurrera eginen dute larunbatean, ekainak 24. Ezpelur Gaiteroen erraldoi txiki berria ezagutzeko aukera izanen da arratsaldeko 20:00etan.

Argazkia: Akelamendi Taberna.