Barañaingo Korrikaren ibilbidea
2017-04-04
Apirilak 9, igande honetan, Korrika Barañainera iritsiko da. 2.500 km Euskal Herri osoan ibili eta gero, azkeneko pausoak Iruñerrian emanen ditu, Barañainen 1.400 metro eginen ditu guztira.
Landabenetik etorriko da, goizeko 05:21etan, Udalak, Alaitz Eskola eta Institutuak eta Korrika Batzordeak eramanen dituzte herriko kilometroak. Barañaingo Ingurubidetik sartuko da, ondoren, Ipar Plazako Etorbidea gurutzatuko du, eta bukatzeko Iruñeko Etorbidetik Zizur Txiki aldera joanen da.

Infografia: Plazaberri