Korrikaren hainbat kartel erasotuak izan dira Barañainen

2017-03-31

Ostegun honetan Korrikak lehen pausoak eman zituen, Otxandion hasi eta Iruñean amaituko da. Ekimen honen harira, Barañaingo leku desberdinetan kartel ugari jarri dira euskararen aldeko festa honen inguruan berri emateko.

Martxoak 30, kartel batzuk erasotuak izan ziren eta beste batzuk estaltzen saiatu ziren. Hala eta guztiz ere, Korrika gaur Nafarrora iritsi da, ilusioz, gogoz, eta indarrarekin.

Argazkia: Apala
Diseño y desarrollo Tantatic