Gazteraikik abian jarriko du sare komunikatiboa
2017-01-24
Abenduaren 9, 10 eta 11an Euskal Herriko gazte mugimenduen topaketak egin zituzten Barañainen, ‘Geure gainetik izarrak bakarrik’ lelo pean.
GaztEraiki Topaketetan, komunikazio ildoan ekarpen ugari egin ziren. Esparru horretan interesatutako Euskal Herri osoko gazteek komunikazio sare bat osatzea erabaki zuten. Nafarroa Garaian, informazio munduan aritu nahi duen orori parte hartzeko deialdia egin diete. Hitzordua, urtarrilaren 28an, goizeko 10:00etan Kalekalde gazte lokalean.

Abenduaren 9, 10 eta 11an Euskal Herriko gazte mugimenduen topaketak egin zituzten Barañainen