Izadi txikiak

AFU taldeak Izadi Txikiak abesti berria kaleratu du

2021-12-14
Bideoak · Vídeos

Barañaindarrek Drum Groove estudian grabatu dute Izadi Gurasoekin dinamikari doinua jarri dion abestia. Gainera grabaketaren irudiak jasotzen dituen bideoklip bat ere kaleratu dute. Alaia Martin bertsolariak jarrio dio letra abestiari.

Izadi Txikiak, Izadi Gurasoekin Etxera dinamikaren abestia da. Izadik 3 urte beteko ditu urtarrilean, eta momentu honetan Aranjuezeko espetxean bizi da gurasoekin. Urtarrilean ordea Getxora joan beharko da amonarekin bizitzera, eta bere guragoengandik derrigorrez aldendu. Aipatutako dinamika, egoera horri irtenbidea eskatzeko sortutako ekimena da.

Diseño y desarrollo Tantatic