2020-05-30 Kultura · Cultura

Zaintza eta bolondresak omenduta hasi da Barañaingo Eguna

Aurtengo omenduak Barañain Zainduz eta Saskia elikagaien bankua izan dira, batez ere azkeneko hilabeteetan koronabirusaren momentu gogorrenetan egindako lanagatik. Atzo lakuko anfiteatroan burututako ekitaldian, beti ere segurtasun neurri guztiak betez, herritik eta herriarentzat sortutako bi ekimen hauek izenik gabeko pertsonek osatua dagoela goraipatu zen eta “borondatez laguntzen diote Barañainen beharra edo ahulezia duenari, maitasunez eta beraien denbora eskainiz”.

Gaurko programa Lakuko meta bolantearekin hasiko da, goizeko 10ak arte egongo da aukera pankarta azpitik pasatzeko Barañain-Tsunzako kamiseta eta zapia jantzita. 12:30tan bermuta izango da nagusi kale eta taberna ezberdinetan eta arratsaldean, 17etan, Plazaberritik Barañaingo Bertso Eskolak grabatutako saioa eskeiniko dizuegu.

Itzulpena > Traducción

El Barañaingo Eguna homenajea a Barañain Zainduz y al centro de alimentos Saskia

Diseño y desarrollo Tantatic