2014-04-30 Kultura · Cultura

Titereetan oinarritutako artelanak Kultur Etxean ikusgai

Kartel lehiaketara aurkeztutako lanak eta haur lehiaketara aurkeztutakoak ikusi daitezke astelehenetik.

Kultura Etxeko lehenengo solairuan ikusgai dira lanak (Arg: Plazaberri)

Barañaingo Kultur Etxeko lehenengo solairuan aurkituko ditugu Barañaingo Nazioarteko 20. Titere eta Txontxongilo Jaialdia iragartzeko aurkeztu diren kartelak eta haurrek prestatu dituzten txontxongiloak eta kontakizuna. Udaleko Kultura sailak antolatutako "Txontxongiloen istorio bat" eta "Nire txontxongiloa egiten" haur eta gazte lehiketara 28 artelan aurkeztu ziren eta kartel lehiaketara beste 15 lan. Irabazlea José Manuel Rosillo Arjona iruindarra izan zen "La función va a comenzar" kartelarekin.

Kartel egileen artean leku askotariko lagunek parte hartu zuten. Garaileaz beste hurrengo egileen kartelak erakusten dira: Juan Diego Ingelmo Benavente (Burriana-Castelló); Inés Barquero Rollán (Antsoain); Iñaki Fernández Iturmendi (Arre); Tamara Monreal Pueyo (Barañain); Mikel Urriza Pascual (Barañain); Naiara Izcue Chorraut (Burlata); Naia Durán Balentzia (Iruñea); Eusebio Medina Ureña (Berriozar); Alfonso Giménez Ventura (Betxí-Castelló); Mercedes Corretge Arrastia (Iruñea); Cristina Mendive Santos (Burlata); Sandra Vallejo Munárriz (Barañain); Pedro Cenoz Churio (Iruñea) eta Judith Álvarez de Eulate Ezquerro (Zizur Nagusia).

Haur eta gazte lehiaketak

"Txontxongilo istorio bat" lehiaketan Eulza ikastetxeko Lara Mateos Martínez-en (11 urte) "Una historia inolvidable irakurri daiteke. "Nire txontxongiloa egiten" lehiaketan, aldiz, Barañaingo haur eta gazteek egindako 27 txontxongilo aurkezten dira. Honetan parte hartu dute 5 eta 17 urte bitarteko ikasleak.

Alaitz ikastetxetik: Oier Nuin Zapata (5 urte); Nahia Nagore San Juan (6 urte); Ningmin Zurbano Sáenz (6 urte); Haizea Urra Labairu (6 urte); Lexuri Nuin Zapata (7 urte); Unai Nagore San Juan (8 urte); Naroa Tofiño Gambra (8 urte); Jon Urra Labairu (11 urte) eta Julen Tofiño Gambra (11 urte). Eulzatik Lara eta Alicia Mateos Martínez (11 eta 8 urte); Fermín Barrena Ribas (8 urte) eta María Bayano Flamarique (9 urte).

Azkenik, Alaitz institutuko ikasleek zombie titere ugari prestatu zituzten. Alaitz BHItik aurkeztu ziren: Idoia Flamarique Heras (13 urte); Zuria Larequi Aramendia (15 urte); Uxue Seminario Aginanga (15 urte) eta 16 urteko ikasleak diren Leire Pérez Díez, Leire Jiménez Navascués; Ander Beloki Yerro; Jesús María Equísoain Ripa; Ainara Balen Fuentes; Irune Lasunción Urdániz; Iraia Mateo Urdín; Iranzu Casanova Salvatierra; Ainhoa Pérez Uterga; Aitana Felipe Cervera eta 17 urteko Aida N'Doye Díaz.

Erakusketa hilaren 28tik maiatzaren  9ra arte izanen da ikusgai.

Itzulpena > Traducción

Exposición de los trabajos presentados a los concursos del festival de títeres

La Casa de Cultura acoge en su primera planta desde el lunes 28 de abril hasta el 9 de mayo la exposición con los trabajos presentados al concurso de carteles del Festival Internacional de Títeres y Marionetas de Barañain y a los concursos "Construyo mi títere" y "Una historia de títeres" dirigidos a escolares de Barañain.

Al concurso de carteles se presentaron 15 trabajos entre los que resultó ganador la obra de José Manuel Rosillo Arjona, "La función va a comenzar". Entre las obras presentadas las hay de autores residentes en Castelló, Cizur Mayor, Pamplona, Burlada, Ansoáin, Arre, Berriozar y tres personas de Barañain: Tamara Monreal Pueyo, Mikel Urriza Pascual y Sandra Vallejo Munárriz.

En los concursos dirigidos a escolares hay obras de chicos y chicas desde 5 a 17 años. En total se presentaron 27 títeres y marionetas y un relato de los colegios Alaitz (diez obras), Eulza (cuatro trabajos, entre ellos el relato) e Instituto Alaitz (14 títeres)

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic