Saw filmeko mozorroa eta flamenko taldea, gabon zahar gaueko irabazleak

2016-01-05

Arrakasta izan du Barañaingo tabernek gabon zahar gauean antolatutako mozorro lehiaketak eta dagoeneko tabernek jakinarazi dute epaia: bakarkako mozorroan, Jon Irañetak irabazi du Saw filmeko mozorroarekin. Taberna bakoitzean bi poteko bonoa irabazi du Irañetak. Bestetik, flamenko taldeaz mozorratuta ibili zen kuadrila (Oihana, Eider, Kanales, Gorka...) irabazi dituzte 100 euroak. Tabernek herritarren erantzuna eskertu nahi izan dute, eta urtean zehar elkarrekin ekimen gehiago aurrera aterako dituztela jakinarazi dute. Jakinarazi dutenez, taldeko saria irabazi duen lagun taldeak Iratxo tabernan jaso behar du saria, eta banakakoak Txalapartan.

Gorka Irañetaren mozorroa eta flamenko taldea, hurrenez hurren. Argazkia: Utzita.
Diseño y desarrollo Tantatic