Paz de Ziganda ikastolako abesbatzak diskoa aurkeztuko du Auditorioan

2015-06-17

Ostegun honetan Auditorioan eginen duten kontzertuan aurkeztuko dute "Ilargipean abestuz" abesbatzaren lehen diska. Abesbatza ikastolako ikasleek osatzen dute ariketa osagarri gisa.

Lana ikastolaren 50. urteurrena baliatuta grabatu eta argitaratu dute eta bertan ahots zurientzat egindako abestiak aurkituko dira: euskal folklore abestiak, Tolosako lehiaketarako prestatutako lana, Ken Zazpiren abestiaren moldaketa eta afrikar eta britaniar abestiak.

Auditorioko Marian Yarnozek, Ainhoa Aranguren abesbatzako zuzendariak eta Txuma Huarte diskoaren ekoizleak aurkeztu zuten diska eta kontzertua (Argazkia: A.Peña)
Diseño y desarrollo Tantatic