2014-02-28 Kultura · Cultura

Parte hartzea eta giro aparta Bardoak 2014ko Barañaingo saioetan

Iragan ostiralean, hilaren 21ean eta igandean, hilaren 23an ospatu ziren lagun artekoak Haizea Kultur Elkartean.

Lagun ugari gerturatu ziren Haizeara bertsoekin gozatzera (Arg.: A.Peña)

«Barañainen bertsolari sorta» bazela abestu zuen bertsolari batek eta arrazoia zuela esan daiteke. Bertsolariak badaudela eta bertsozaleak ere bai agerian geratu zen iragan ostiralean, hilaren 21ean eta igandean, hilaren 28an Haizea Kultur Elkartean egin ziren Bardoak 2014ko bi saioetan.

Lehenengoan, "Barardoak" taldetik parte hartu zuten Mikel Lasarte, Ainara Ieregi eta Manex Mailharinek eta "12 obario eta 11 pedrada" taldetik Erika Lagoma, Irati Majuelo eta Saioa Alkaizak. Aurkezle lanak Sarai Roblesek egin zituen.

Bigarren saioan, igandean, Ander Baiano, Pablo Perez, Ander Perez eta Edurne Erreak "Miluzeko barañetak" taldean aritu ziren eta "Bizkorratxiko" taldean Joxema Leitza, Joseba Beltza eta Saats Karasatorre. Aurkezle lanak egin zituzten Maier Baianok eta Jon Errok.

Hurrengo bi bideotan saioen laburpenak egin ditugu. «Esperantza dut hau ez dadin izan/ saio hau hemengo azkena» agurtu zuen parte hartzailetako batek. Espero dugu horrela izatea.

Asteko bertsoa

Bestetik, Barañaingo Helduen Bertso Eskolatik aste honetarako bertso bat bidali digute. «Lurdes Goikoetxea, Sergio Sayas eta konpainiari jarritako bertsoak» direla diote. Doinua: Habanera.

Bihar goizeko izarra
Izango zara zu Lurdes
Gorri ta euskaldun urdez
Dago beteta batzarra
Emango dizut indarra
Nik “Sergio Sayas el Grande”
Ta gainera nire alde
Dut Diario de Navarra
Auki zazu pazientzia
Nerbiorikan ez galdu
Eta jarrera apaldu
Nik badut esperientzia
Izan naiz zinegotzia
Jar nazazu zure ondoan
Ez zaie irtengo doan
Sentituko zara salbu.

Larunbatan elkartuta
Ogasun teknikariak
Mahai gainean edariak
Ta denak sobornatuta
Bilera hau onartuta
Benetan tamalgarria
Egia maitagarria
Non dagoen ezkutatuta
Bitarten herri maitea
Dago ikusle bezala
Nahiz eta nahiko apala
Nahi dugu hauek betetzea
Orain dagoen legea
Eta bestela kartzela
Izango zen oso itzela
Denak barruan izatea.

Itzulpena > Traducción

Gran ambiente y participación en Bardoak 2014

El pasado viernes, día 21 y el domingo día 23 de febrero se celebraron en Haizea dos sesiones de la iniciativa Bardoak 2014 organizada por Nafarroako Bertsozale Elkartea en la que participan las Escuelas de Bertsolaritza de nuestra localidad, tanto la escuela de jóvenes como la de adultos. El viernes se ponían delante del micrófono "Barardoak" formado por Mikel Lasarte, Ainara Ieregi y Manex Mailharin y "12 obario eta 11 pedrada" grupo de la Txantrea que integraban Erika Lagoma, Saioa Alkaiza e Irati Majuelo. Sarai Robles presentó el acto.

El domingo fue el turno de "Miluzeko Barañetak" integrado por Ander Baiano, Pablo Perez, Ander Perez y Edurne Errea; y del grupo de Sakana "Bizkorratxiko" con Joxema Leitza, Joseba Beltza y Saats Karasatorre. Maier Baiano y Jon Erro presentaron el acto.

A destacar el buen ambiente y participación que se vivió en ambos actos, que estuvieron acompañados de una merienda.

Multimedia

Barañain Bardoak 2014/02/21

Barañain Bardoak 2014/02/23

Diseño y desarrollo Tantatic