Ongi etorri beroa Olentzero eta Mari Domingiri

2015-12-25

Jende mordoa lagundurik, musika eta zintzarrien hotsek iragarrita, beste urte batez Olentzero eta Mari Domingi gure herriko kaleetan barna ibili ziren handi zein txikiak agurtzen, Barañaingo Jai Batzordeak antolatutako kalejiran. Baita ere, arratsaldeko kalejiraz gainera, goizean zehar dantzak eta musika alaitu zuten eguna eta pailazoek ere emanaldia eskaini zuten Auditorioan hainbat txikien gozamenerako.

Hona hemen egunak utzitako argazki batzuk, Agustin Peñak egindakoak.

Eguna luzea izan zen, goizetik gauera arte musika eta dantza nagusi izan ziren herrian (Argazkiak: Agustin Peña)
Diseño y desarrollo Tantatic