2014-12-22 Kultura · Cultura

Olentzero eta Mari Domingi prest txiki eta handiei bisita egiteko

Asteazkenean txikientzako jaialdia eginen da eta 18:00etan Lakuko behatokitik agertuko dira.

Olentzero eta Mari Domingi, beti pozik, eguraldiak laguntzen ez badu ere (Arg:A.Peña)

Olentzeroren eta Mari Domingiren bisitari azken xehetasunak ematen ari dira Jai Batzordeko lagunek. Asteazkenean, hilaren 12an, egun luzea izanen da Olentzero eta Mari Domingirentzako eta baita Barañaingo bizilagunentzako ere, bereziki guraso eta haurrentzako. Goiz goizetik dantzariak eta musika hotsak kaleetan, txikientzako pailazoak, gabon-kantak… eta arratsaldeko 6etan Lakuko behatokitik agurtuko gaituzte Olentzero eta Mari Domingi kalejiran abiatzeko. Iaz ez bezala, eguraldi iragarpenak egun hotza baina euririk gabekoa aurreratzen du.

Goizeko 10:30ean Hariztiko dantzari txikiekin, Barañaingo txistulariekin eta Barañaingo Gaiteroekin kalejira abiatuko da udal plazatik. Eguerdian, 12:00etan Auditorioan Pipo, Popi eta Zarratrako pailazoen ikuskizuna izanen da: "Lehoi bat Barañainen" tituluarekin.

13:00etan, Auditorioan bertan, Mari Domingik Barañaingo Olentzero iragartzeko kartel lehiaketan sarituak izan diren txikiei sariak emanen dizkie, Euskal Kantak elkarteko abeslarien laguntzarekin.

Baita, eguerdiko 12etan Luis Morondo Eskolako ikasleek gabon-kantak abestuko dituzte herrian barna.

Arratsaldeko 6etan, Lakuko behatokitik agertuko dira Olentzero eta Mari Domingi. Musikari, dantzari eta bertsolariekin batera kalejiran abiatuko dira herriko kaleetan barna eta bukaeran, udal plazan Larrain-Dantza dantzatuko da eta bertso saioa eginen dute Barañaingo Bertso Eskolako lagunek. 

Itzulpena > Traducción

Todo preparado para la visita de Olentzero y Mari Domingi

No queda nada para la visita de Olentzero y de Mari Domingi, solo coger fuerzas para una jornada larga, en especial para las familias con hijos e hijas, y esperar que el tiempo acompañe, algo que la previsión meteorológica parece prometer. Desde la Comisión de Fiestas, organizadora de los actos del día 24, apuran las horas para que todo salga perfecto.

El próximo miércoles a las 10:30 los y las danzantes txikis de Harizti, Gaiteros Barañain y Barañaingo Txistulariak comenzarán el día con una kalejira desde la Plaza Consistorial. A las 12:00 los y las txikis podrán disfrutar con los payasos Pipo, Popi y Zarratrako y su espectáculo "Lehoi bat Barañainen" (Un león en Barañain) en el Auditorio. A las 13:00 en el mismo lugar Mari Domingi, acompañada de Euskal Kantak, entregará los premios del certamen de carteles de Olentzero.

Tras un descanso, a las seis de la tarde grandes y txikis tienen una cita en el mirador del Lago, lugar desde el que harán su aparición Olentzero y Mari Domingi para acompañar a los y las berinianensas en pasacalles por la localidad. A la finalización del pasacalles en la plaza Consistorial, se bailará la Era y habrá bertsos con la Escuela de Bertsolaris de Barañain. Luego la fiesta continuará por los bares y en las casas.

Diseño y desarrollo Tantatic