2015-12-24 Kultura · Cultura

Olentzero eta Mari Domingi hemen dira jada

Olentzero eta Mari Domingi gaur arratsaldean iritsiko dira herrira; musika, dantza eta gaztaina erreak ez dira faltako ongi etorri beroa emateko.

Joan den urteko kalejira. Argazkia: Plazaberri

Urte osoan ikatza egiten aritu ondoren, Olentzero eta Mari Domingi menditik Barañainera jaitsiko dira Eguberri bezperan, eta herritarrak jasoko dute gaur ikazkinaren bisita. Ilusioz eta emozioz beterik hartuko dute eguna, eta egitarau oparoa prestatu dute Olentzero eta Mari Domingiri behar bezalako ongietorria emateko.

Dena prest dute harrera beroa egiteko Eguberrietako bikoteari, eta txistu, trikitixa eta akordeoi doinu alaiak eta abesbatzako ahots goxoak lagun izanen dituzte bidean. Olentzerok eta Mari Domingik gozokiak eta gaztaina erreak banatuko dituzte.

Goiz goizetik festa giroan izanen da herria, eta Harizti Txiki dantza taldeak giroa alaituko du kalejira batekin. Udaletxetik aterako dira goizeko 10:30etan. Horren ondotik, Auditoriora iritsiko da festa, eta Popi eta Zaratrako pailazoak haurrentzako ikuskizuna eskainiko dute. Barañaingo Alaitz ikastetxeko ikasleen eskutik, musika eta dantza emanaldia izanen da, eta baita ere Olentzeroren kartel lehiaketaren sari banaketa eginen dute. Goiza amaitzeko Euskal Kanten emanaldia eginen da.

Dena den, arratsaldean izanen da eguneko momenturik bereziena. 18:00etan, eta Lakuko Anfiteatrotik Olentzero eta Mari Domingi kalejira izanen da hasiko dute ongietorria emateko.

Itzulpena > Traducción

Todo listo para recibir a Olentzero y Mari Domingi

Esta tarde Olentzero y Mari Domingi bajarán del monte y llegarán a las calles de Barañain para ser recibidos por los y las mas txikis. Ya está todo preparado para su recibimiento y la Comisión de Fiestas ha preparado un día lleno de actos para recibir a especial pareja. A las 10:30 desde el Ayuntamiento partirá el grupo de danzas Harizti txiki y después la fiesta se trasladará al Auditorio. Con entrada libre, los más pequeños podrán disfrutar de la actuación de los payasos Popi y Zarratrako.

A la tarde llega el momento mas esperado, y los más txikis esperarán la llegada de Olentzero y Mari Domingi en el mirador del lago para unirse a la kalejira que se hará por el pueblo. No faltarán las castañas asadas, dulces, música y dantzas para animar la kalejira.

Diseño y desarrollo Tantatic