Lokatzetako Igela, Nekez taldearen bideoklip berria

2015-10-23

Azaroaren 6an aurkeztuko dute Nekez taldekoek 'Lokatzetako Igela' diska berria; albumari izena ematen dion kanta jada entzungai dago.

2007an sortu zen taldea eta egun Eder (Kitarra), Ion (bateria), Ander (baxua) eta Joseba (ahotsa) osatzen dute. Eder eta Ion Barañaingo gazteak dira eta hasieratik daude taldean. Joan den urtean 'Zure Esku' diska aurkeztu zuen laukoteak.

NEKEZ "Lokatzetako Igela" (Videoclip)

Diseño y desarrollo Tantatic